Gizartea -

Osakidetza

2017an larrialdietan artatutakoen % 65ek patologia arinak edo oso arinak zituzten

Ebakuntza kirurgikoei dagokienez, iaz Osakidetzak programatutako 127.096 operazio egin zituen. Batez besteko itxaron zerrenda 49,6 egunekoa da.

Artxiboko irudia: EiTB
Osakidetzako larrialdi zerbitzuek 940.000 pertsona artatu zituzten 2017an

1:20

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzako larrialdietako zerbitzuek 2017an 940.000 pertsona artatu zituzten, eta horietatik % 65ek patologia oso arinak edo arinak zituzten. Etengabeko Arretako Guneetan jarduera zertxobait jaitsi zen (0,5 gutxiago) iazko urtearekin alderatuta, eta 941.767 kontsulta egin zitzaizkien medikuei eta erizainei.

Maria Jesus Mugika Osakidetzako zuzendari nagusiak eta Andoni Arcelay Osasun Laguntzako zuzendariak prentsaurreko bat eman dute asteazken honetan, Osakidetzaren 2017ko jarduerari buruzko datuak emateko.

Larrialdietan artatutako gaixo guztien artean, 618.011 pertsonek patologia arinak edo oso arinak zituzten, eta, Mugikak nabarmendu duenez, horietako asko arreta izateko sentiberak ziren, behintzat puntu batean, Etengabeko Arreta Guneetan. Azken hauek Osakidetzak herritarren esku jartzen dituen zentroak dira larrialdiko arreta izan dezaten, osasun zentroetako arreta ordutegitik kanpo edo jaiegun batean.

Osasun arduradunek azaldu dutenez, "hil edo bizikoa ez den" larrialdi baten kasuan Etengabeko Arreta Gunera joan daiteke, familia mediku, erizain eta administratiboek osatzen duten profesional taldea duelako, eta gaixoei eta gaixo kronikoei arreta eskaintzen dietelako.

Horren haritik, Mugicak konpromisoa eskatu die herritarrei osasun baliabideak "modu egokian" erabili ditzaten. "Osakidetzak beti jarriko ditu baliabiderik onenak herriaren esku, eta guk herritarren erantzunkidetasuna bilatu behar dugu horiek erabiltzeko garaian", nabarmendu du.

Ebakuntzarako itxaron zerrenda: 49,6 egun

Ebakuntza kirurgikoei dagokienez, iaz Osakidetzak programatutako 127.096 operazio egin zituen, 2016an baino 4.305 gehiago. Beraz, 76.258 operazio egin eta gaixoak egunean bertan itzuli ahal izan zuen etxera.

Batez besteko itxaron zerrenda 49,6 egunekoa da, eta iazko urtean zegoen kopuru antzekoa dago bertan, hain zuzen ere, 17.281 pertsona; 2016an 17.343 ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Gizartea Eguneko albisteak