Gizartea -

Tripadvisorren arabera

Donostiako Kontxa Europako hondartzarik onena, bigarren urtez jarraian

Tripadvisor bidaien webguneak erabiltzaileen iruzkinak izan ditu oinarri Donostiako hondartza Europako onena eta munduko seigarrena izendatzeko.

Kontxako hondartza. Argazkia: Eduardo Urrestarazu.
Kontxako hondartza.
Kontxako hondartza. Argazkia: Eduardo Urrestarazu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Kontxako hondartza Europako hondartzarik onena eta munduko seigarrena aukeratu du, bigarren urtez jarraian, Tripadvisor bidaien inguruko webguneak.

Webguneak Traveler’s Choice sariak ezagutzera eman ditu asteazken honetan, eta irabazleak aukeratzeko, bidaiariek azken 12 hilabeteotan egindako iruzkin kopurua eta horien kalitatea izan dituzte kontuan TripAdvisorren.

Iaz bezala, Kontxako hondartza lehen postuan dago, eta Elafonisi (Kreta), Falesia (Portugal), Fig Tree Bay (Txipre) eta Bournemouth Beach (Erresuma Batua) daude jarraian.

Playa de la Concha - Kontxako hondartza

Argazkia: Lorentxo Portularrume.

Kontxaz gain, Ses Illetes (Formentera) eta Canteras (Las Palmas Kanaria Handikoa) nabarmendu ditu Tripadvisorrek Estatuan.

Webguneko erabiltzaileen ustez, Grace Bay (Turk eta Caico uharteak) da munduko hondartzarik onena;  Baia Do Sancho (Brasil) eta Varadero (Kuba) daude jarraian. Mundu mailan Kontxa, seigarren dago.

Ernesto Gasco Donostiako Turismo zinegotziaren hitzetan, "oso pozik gaude eta sariak garrantzi handia dauka bidaiariek eurek, mundua ezagutzen dihardutenek, horrela erabaki dutelako".

Playa de La Concha-Kontxako hondartza

Argazkia: Jon Hernández Utrera.

"Kontxa gure erakustoki nagusiena da, bai herritarrontzat, zein bisitarientzat ere. Sariak harrotasunez betetzen gaitu eta lanean jarraitzera bultzatzen gaitu, Donostia Europako helmuga turistiko gustukoenen artean egoteko", esan du Gascok.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Donostiako azken albisteak Turismoa Euskadi Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea albisteak Eguneko albisteak