Gizartea -

Madril

Istiluak Lavapiesen, Poliziarengandik ihesean zebilen saltzaile bat hil ostean

Saltzaile ibiltaria bihotzekoak jota hil da auzo madrildarrean, horrek protesta bat eragin du bertan. Kalte material handiak izan dira, eta 20 pertsona zauritu eta sei atxilotu dituzte.

Kalte material handiak izan dira auzoan. Argazkia: EFE
Sei atxilotu, mantero bat hil ostean izandako istiluetan

0:57

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 bat pertsonek osatutako talde batek edukiontziak erre eta kalte material handiak eragin ditu Lavapies Madrilgo auzoan izan diren istiluetan, 35 urteko saltzaile ibiltari bat (jatorriz atzerritarra) bihotzekoak jota hil eta gero.

20 pertsona zauritu dira, horietatik 16 poliziak, eta banketxe bat, autobus-geltoki bat eta hainbat edukiontzi erre dituzte, besteak beste.

Heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira oraindik, gertatutakoaren bertsio ezberdinak izan direlako, baina saltzailearen kideek adierazi dute heriotza Poliziak Plaza Nagusitik Lavapiesera jazarri ostean gertatu dela.

Mdaye N., 35 urteko senegaldarra, 17:00ak aldera hil zen, poliziengandik ihesean zebilela.

Foto: EFE

Argazkia: EFE

Biktima ezagutzen zuen auzoko batek Eferi adierazi dionaren arabera, bi saltzaile korrika zebiltzan motorrean zihoazen bi udaltzainen aurretik. Halako batean, saltzaileetako bat lurrera erori da, Oso kaleko 10 zenbakiaren parean. Bi agenteak suspertzen saiatu dira, ondoren Samur-Babes Zibileko kideek ere saiakera egin dute, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin.

Ondoren, protesta espontaneoa egin dute 50 pertsonak baino gehiagok Lavapiesen, heriotzagatik haserrea adierazteko.

Horietako 20 bat edukiontziak erretzen hasi dira Oso kalearen inguruetan. Hori dela eta, Madrileko Udaleko Suhiltzaileek esku-hartu behar izan dute, sute txikiak itzaltzeko.

Horrez gain, zaborrontziak bota eta hiri-altzarietan, autoetan eta motorretan kalteak eragin dituzte. Liskarrak areagotzeko arriskua egon zitekeela ikusita, auzoko dendari gehienek establezimenduak ixtea erabaki dute. Auzoko batzuek, kezkatuta, segurtasun falta salatu dute, gehien bat, edukiontziak erre dituztela ikusi ostean.

Era berean, trafiko seinaleak bota eta autobus-geltokiak erre dituzte. Poliziaren esanetan, Udaltzaingoaren ibilgailu bat ere erre zuten.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Polizien kargak

Polizia Nazionalaren istiluen aurkako agenteek kargak egin dituzte, zenbait pertsonak botilak jaurti eta Lavapieseko plazan dagoen banketxe bat erre eta gero.

22:15 pasatxoan, istiluen aurkako bost furgoneta sartu dira plazan, lekukoen arabera, eta gomazko pilotak jaurti dituzte, eta manifestari talde bat harriak eta botilak jaurtitzen hasi da, 'Polizia hiltzailea' oihu artean.

Une beroenetako batean, banketxe bat erre dute, eta suak eraikina kez bete du, bertan zeuden bizilagunak kalera irten behar izan dira. Madrileko Udaleko Suhiltzaileek plazan sartu eta garrak itzali dituzte.

LAVAPIES MADRID ISTILUAK3 EFE

Argazkia: EFE

20 pertsona zauritu dira

20 pertsona inguru zauritu dira istiluetan, horietako 16 istiluen aurkako poliziak. Agenteek zauri arinak izan dituzte, eta horietako hiru Moncloa Klinikara eraman dituzten, azterketak egin diezazkien.

Gainera, protestan zeuden beste lau pertsona ere arin zauritu dira.

Carmena: ikerketa sakona egingo da

Manuel Carmena Madrilgo alkateak penagarritzat jo du hiritarraren heriotza, eta ziurtatu du Udalak "sakonean" ikertuko duela geratutakoa eta, emaitzen arabera jokatuko dutela.

"Tamalgarria da Lavapiesen hiritar bat hil izana". "Udaletik gertatutakoa ikertu, eta horren arabera jokatuko dugu. Elkartasuna senide eta lagunei", esan du alkateak Twitterren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gaurko azken orduko albistea Madril albisteak gaur