Gizartea -

Istripua

Motorzale bat larri zauritu da Iraizotzen izandako istripuan

Gidatzen zuen motorrak kamioi batekin talka eginda gertatu da ezbeharra. Motorzalea Nafarroako Ospitalera eraman dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat larri zauritu da arratsalde honetan NA-4230 errepidean, Iraizotz parean, izandako istripuan.

Foruzaingoak azaldu duenez, gidatzen zuen motorrak eta kamioi batek elkar jota gertatu da ezbeharra.

Motorzalea 65 urteko gizonezkoa da, Iraizotzeko bizilaguna. Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Foruzaingoak hartu du istripua nola gertatu den argitzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Nafarroa Gizartea Albisteak