Gizartea -

Boto partikularra

Ricardo Gonzalez epailea: 'La Manada'ren biktimak 'ez zuen desadostasunik adierazi'

Akusatuek grabatutako bideoetan, “bost gizonezkoren eta emakume baten arteko sexu-harreman gordin eta ireki bat” ikusten duela adierazi du magistratuak.

Haserrea Iruñeko kaleetan, bortxaketaren inguruko epaia jakinarazi ondoren. Argazkia: EFE
Haserrea Iruñeko kaleetan, bortxaketaren inguruko epaia jakinarazi ondoren. Argazkia: EFE
Haserrea Iruñeko kaleetan, bortxaketaren inguruko epaia jakinarazi ondoren. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ricardo Gonzalez magistratuak boto partikularra igorri du 'La Manada'ren inguruko sententzian, akusatuen absoluzioa eskatzeko. Gonzalezen hitzetan, bost gazte sevillarrek “emakumea sexu-harremanarekin ados zegoela uste izan zuten une oro”.

“Bost akusatuei, nahi izan balu, sexu-harremanik mantendu nahi ez zuela esateko, salatzailea shock edo blokeo egoeran zegoenik ez da frogatu”, Gonzalezek boto partikularrean azaldu duenez.

“Salatzaileak ez hitzez, ezta keinuekin ere, edozelan, ez zuen desadostasunik adierazi”, esan du epaileak.

Udaltzaingoak atxiloketa jakinarazi baino lehen, “sexu-harremanak izan eta bideoan grabatu zituztela azaldu zuten” akusatuek, boto partikularrak gaineratu duenez.

 

"Bideo eta argazkietan ez dut gizonen indarkeria edo bortxa zantzurik ikusten"

 

“Polizia-etxera eraman zituztenean, sexu-harreman baimenduak izan zirela errepikatu zuten, eta naturaltasunez telefono mugikorretan grabatu zituztela azaldu zuten”, goraipatu du magistratuak.

Horregatik, bost akusatuen absoluzioa eskatu du epaileak, “era guztietako aldeko argudioekin”.

Gertakariak jazotzen ziren bitartean akusatuek grabatutako bideoetan, “toki zikin, narras eta ezatsegin batean, bost gizonezkoren eta emakume baten arteko sexu-harreman gordin eta ireki bat” ikusten duela adierazi du magistratuak. “Inork ez du lotsa izpirik azaltzen, gorputza edo genitalak erakusteagatik, ezta mugimendu eta jarreren aurrean ere”, erantsi du.

“Bideo eta argazkietan ez dut gizonen indarkeria edo bortxa zantzurik ikusten. Iseka, irain, barre ala harrokeriarik ez da gizonezkoen hitzetan zein keinuetan. Jai giroan eta pozez zoratzen sexu-harreman gordin eta irekiak baizik, eta benetan, adierazkortasun txikiagoa antzematen da salatzailean”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Epaiketak Gizartea Albisteak Matxismoa ‘La Manada’ auzia gaur