Gizartea -

BIDESARIAK

Bidesariek kaltetutako elkarteek diskriminazioaren aurkako plataforma sortu dute

Euskal Autonomia Erkidegoko, Gaztela eta Leongo eta Kataluniako elkarteak dira Bidesarien Liberalizaziorako Plataformen Elkartea osatzen dutenak.

Bidesarien irudia. Argazkia: EiTB
Bidesarien irudia. Argazkia: EiTB
Bidesarien irudia. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko, Gaztela eta Leongo eta Kataluniako bidesariek kaltetutako elkarteek Bidesarien Liberalizaziorako Plataformen elkartea sortu dute Briviescan (Burgos), diskriminazioari aurre egiteko.

Peajerik Ez taldearen kexa nagusia diskriminazioa da, bere kontzesioa duela 14 urte amaitu zen. Eusko Jaurlaritzak "Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Alduen esku utzi zuen bidesarien kudeaketa", gogora ekarri du Juan Carlos Poderosok, Peajerik Ez-eko bozeramaleak.

N-1eko kaltetuen bozeramalea den Rafael Solagurenek azaldu du "diskriminazioa amaitzeko duten gogoengatik eta bidesarien segurtasun ezagatik" sortu dela elkarte hau.

Gainera, Solagurenek "guztiek indarra batera" egingo dutela gaineratu du. Horretaz aparte, plataforma horretara gehitzeko beste talde batzuen interesa jaso duela baieztatu du. Horien artean daude Errioxako eta Cadizeko elkarteak.

Briescako kaleetatik N-1era egin duten manifestazio batekin amaitu da bilera. Bidesarien Liberalizaziorako Plataformen Elkarteak eta bertako auzokideek N-1 errepidea moztu dute AP-1a doan izateko abenduaren 1etik aurrera.

Llorenç Navarrok, Asociación Prou AP-7 Gratuita Jako presidenteak bilkura hori beharrezkoa eta funtsezkoa dela esan du hiritarrak informatzeko.

AP-8 Peajerik ez, Burgosko N-1, Avila Bidesarietatik libre (AP-6, AP-51 y AP-61) eta Kataluniako a Prou AP-7 Gratuita Jak osatzen dute Bidesarien Liberalizaziorako Plataformen Elkartea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Albisteak A-8 Autobidea 1 errepide nazionala istripuak