Gizartea -

Sexu abusua

17 urteko zigor eskaera, 8 emakumeri abusuak egiteagatik Gasteizen

Kalean geldiarazten zituen, Gasteizko kale bati buruz galdetzen zieten eta ukituak egiten eta genitalak igurtzen zizkien. Nigeriarra da akusatua.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Fiskaltzak 17 urteko espetxe zigorra eskatzen du gizon batentzat, Gasteizen zortzi emakumeri, tartean lau adingabekori, sexu abusuak egiteagatik.

Nigeriarra da gizona, eta biktima guztiekin gauza bera egiten zuen: kalean geldiarazten zituen, Gasteizko kale bati buruz galdetzen zien, eta haiek laguntzera zihoazenean, ukituak egiten eta genitalak igurtzen zizkien.

2016ko uztaila eta azaroa bitartean gertatu ziren abusuak. Lehenengoa uztailaren 22an izan zen, gauean. Kalean, akusatuak emakumea geldiarazi zuen, bere bidea oztopatuz.

Momentu horretan, Madril kalearen gainean galdetu zion, eta telefonoa erakutsi zion. Emakumea deserosoa sentitu zen eta alde egiten saiatu zen, baina gizona bere atzean jarri zen, besarkatu zuen eta genitalak igurtzi zizkion.

Prozesu hau beste zazpi emakumerekin errepikatu zuen gauez zein egunez; tartean, 16 urteko hiru adingaberekin eta 15 urteko nerabe batekin. Denek ihes egitea lortu zuten.

Fiskaltzak sexu abusu delituak leporatzen dizkio, eta 20 hilabete eta 4 urte arteko kartzela zigorra eskaten du; guztira, 17 urte.

Biktimekin komunikatzeko edo hurbiltzeko debekua ere eskatzen du, eta kartzela sartu beharrean, Espainiatik botatzeko eta 10 urtean berriz sartzen ez uzteko zigorra ezartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Gasteiz