Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote bikotekidea Burlatako zerrategi batean giltzapetu zuen gizonari

Espetxe zigorraren ordez, kondenatua Espainiatik kanporatzea erabaki du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak. Ezingo du hamar urtean sartu.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioak bost urteko kartzela zigorra ezarri dio bikotekidea Burlatako zerrategi abandonatu batean giltzapetu zuen gizonari. Kondenatua eraikin horretan bizi zen.

Probintziak Auzitegiak erabaki du espetxe zigorraren ordez kanporatzea, eta ezingo du hamar urtean Espainian sartu. Epaiari helegitea aurkez dakioke Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

Espainiako Zigor Kodeak aurreikusten du sei urtetik beherako kartzela zigorren ordez herrialdetik kanporatzea, Espainian bizileku baimenik gabe bizi diren atzerritarren kasuan. Kasu honetan, Nafarroako Auzitegiak horrela ebatzi du familia-bizikidetzarik ez zuelako, lanik eta dokumentaziorik ez zuelako, eta, bost urtez bertan bizi arren hizkuntza ez zekielako.

Gainera, auzipetua ezingo da biktmarengana hurbildu edo harekin komunikatu zortzi urtez.

Epaileak frogatutzat jotzen du erruztatuak eta biktimak bikote harremana zutela duela lau urtetik.

Epaiaren arabera, 2022ko otsailaren 24an, zehaztu gabeko ordu batean, biktima eta auzipetua Burlatako zerrategi abandonatu batean zeuden, azken hori bere amarekin eztabaidan hasi zenean. Atean kate bat eta giltzarrapo bat jarri zituen emakumeak ihes egin ez zezan. Auzitegiaren arabera, ez da egiaztatu egun horretan auzipetuak aurpegian jo zuenik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Nafarroa gaur Epaiketak argazkiak Gizartea bideoak Indarkeria matxista Prentsa digitalaren azken orduko Burlata bideoak Albisteak Nafarroako JANren epaiak