Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: Usansoloko batzorde kudeatzailea, greba Justizia Administrazioan eta interes tasen igoera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Desanexioaren aldeko pankarta bat Usansoloko balkoi batean
Desanexioaren aldeko pankarta bat Usansoloko balkoi batean
Desanexioaren aldeko pankarta bat Usansoloko balkoi batean

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Usansoloko batzorde kudeatzailea: Gaur eratuko dute Bizkaiko 113. herri gisa Usansoloko Udala gobernatuko duen batzorde kudeatzailea, Bizkaiko Foru Aldundiak duela astebete izendatu ondoren. Hain zuzen ere, 11 kidek osatuko dute batzordea: 8 batzordekide Usansolo Herria (UH) plataformakoak izango dira, eta beste 3ak, EAJkoak. 

- Greba Justizia Administrazioan: Funtzionarioek manifestazioa egingo dute, 12:00etan, Madrilen, Justizia Ministerioaren egoitzaren aurrean. Aurten Justizian egiten duten hirugarren greba da. Letraduek, bestalde, bi hilabeteko geldialdia egin zuten, eta hilean 450 eurorainoko soldata-igoera lortu zuten.

- Interes-tasen igoera: Europako Banku Zentralak bilera du, eta adituek diote 50 puntu igoko dutela oraingoan diruaren prezioa. Horrek hipotekak garestitzea ekarriko du berriro ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Galdakao berriak Grebak albisteak Hipotekak berriak Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak albisteak gaur Europako Banku Zentrala Usansolo