Gizartea -

Bizkaia

Gizonezko baten gorpua erreskatatu dute Bilboko itsasadarrean, Portugalete parean

Ingurutik paseoan zebilen herritar batek ikusi du goizean, eta abisua jasota, Gurutze Gorriak atera du uretatik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutze Gorriko ontzi batek Bilboko itsasadarrean ur gainean zegoen gizonezko baten gorpua erreskatatu du gaur, Portugalete parean (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ingurutik paseoan zegoen herritar batek 11:23an ikusi du hilotza, eta berak eman die abisua larrialdietarako zerbitzuei.  

Gertu, Arriluzen (Getxo), zegoen ontzi bat bertaratu da, gorpua uretatik atera eta Portugaleteko kaira eramatera. Bertan, Ertzaintzaren agenteek bere gain hartu dute haren ardura, eta epaileak gorpua altxatzeko agindua emandakoan, Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute, autopsia egitera. 

Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotza horren inguruan argitu beharreko guztiak argitze aldera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Portugalete Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Itotze kasuak