Gizartea -

Indarkeria matxista

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon sexu-erasoa egotzita Aste Nagusiko bigarren egunean

Ukituak jasanda, salaketa aurkeztu zuten hiru emakumek. Bestalde, 11 atxiloketa egin ditu Udaltzaingoak, gehienak lapurretengatik eta baten bat droga-trafikoagatik.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizon atxilotu dituzte Bilbon beste hainbeste emakumeri sexu-erasoa egitea egotzita, Aste Nagusiko bigarren egunean. 

Udaleko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez, biktimek salaketa jarri dute ukituak pairatu ostean. Udaltzaingoak atxilotu ditu ustezko erasotzaileak. 

Bestalde, 11 atxiloketa egin dituzte udaltzainek, gehienak lapurretengatik, baina droga-trafikoarengatik ere egin dute baten bat. 

Bigarren egunean larunbatean baino jende gutxiago ibili zen jai eremuan, baina "beste urte batzuetan baino gehiago". 

Larunbatean, Aste Nagusiko lehen egunean, 14 atxiloketa egin zituzten agenteek, iazko egun berean baino sei gutxiago. Lehen gau horretan, ez zen sexu-erasoengatik salaketarik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Matxismoa Sexu erasoak