Gizartea -

Aste Nagusia

Marijaiaren agurra gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

Marijaia errez agurtuko dute gaur Bilboko 43. Aste Nagusia. Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean.

Marijaiaren erreketa, iazko edizioan. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala
Marijaiaren erreketa, iazko edizioan. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala
Marijaiaren erreketa, iazko edizioan. Artxiboko argazkia: Bilboko Udala

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marijaiaren ohiko erreketak agur esango dio gaur Bilboko 43. Aste Nagusiari. Bederatzi eguneko ospakizunaren ondoren, jaiaren erregina sugarren artean jango da, datorren urtean berriz ere berpizteko eta beste behin ere hiria "festaren eta dibertsioaren munduko hiriburu" bihurtzeko, Udalak jakinarazi duenez.

Ohikoa denez, jaien amaierako ikuskizun piroteknikoa, "Agur Marijaia", itsasadarrean egingo da, udaletxeko zubiaren eta Mesedeetako zubiaren artean. Agurra zuzenean ikusi ahal izango da 22:00etatik aurrera ETB1en, Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok gidatutako saio bereziaren barruan.

Internet bidez ere jarraitu ahal izango da zuzenean eitb.eus-en.

Hala, 21:30ean, Uribitarteko kaian, Pio Barojaren pantalanaren parean, Txupinerari eta Pregoilariari aurreskua egingo zaie. Guztira, Deustuko Arraun Elkarteko 20 arraunlarik hartuko dituzte, Bilboko jaietako zapiaz eta jantzi zuriz jantzita, 2023ko Aste Nagusiko Aiora Renteria pregoilaria eta Izaskun Pinedo txupinera.

Marijaia 22:00etan igoko da "Tomatera" ontzian, traineruek atoian eraman dezaten azken agurreko ibilbide batean, Mesedeetako zubitik udaletxeko zubiraino. Azken leku horretan, 22:12ak aldera, Aiora Renteria pregoilariak azken hitzak eskainiko dizkio Marijaiari, eta Izaskun Pinedo txupinerak 2023ko Aste Nagusiko azken txupina jaurtiko du.

Aurreko urteetan bezala, Udalak soinu dorreak jarriko ditu ibilbidearen bi aldeetan, "Agur Marijaia" abestia entzun ahal izateko, eta txosnek argiak itzaliko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko jaiak gaur Istiluak Bilbon gaur Arabako herriak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Euskal Telebista Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Jaiak Telebista Programazioa