Gizartea -

Sexu-erasoa

Gizonezko bat atxilotu dute Burlatako jaietan adin txikiko bati sexu-erasoa egin ziolakoan

Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta honek espetxeratzeko agindua eman du.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du, Burlatan adin txikiko neskato bati sexu-erasoa egin ziolakoan.

Polizia-iturriek jakinarazi dutenez, atxiloketa asteburuan izan da. Alabaina, egun batzuk zeramatzaten Burlatako jaietan, abuztuaren erdialdean, izandako sexu-erasoa ikertzen.

Atxilotua epailearen esku utzi dute, eta honek espetxean sartzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Burlata Albisteak Sexu erasoak