Gizartea -

Indarkeria matxista

Tolosako osteopatarekin lotuta sexu-eraso kasu gehiago egon daitezkeela uste du Ertzaintzak

Atxilotua aske geratu zen fidantzapean, eta karguekin, urtarrilak 23an. Oraingoz, ez da salaketa gehiagorik jaso. Tolosako Udalak, Mugimendu Feministarekin batera, elkarretaratzea deitu du gaur, 19:00etan, Plaza Zaharrean.

Tolosako Ertzain-etxea.
Tolosako Ertzain-etxea.
Tolosako Ertzain-etxea.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi sexu-eraso leporatuta (horietako bat adin txikiko bati egindakoa) Tolosan joan den astean atxilotutako gizonezkoa kargupean aske utzi zuen Tolosako Epategiko epaileak, fidantzapean, deklarazioa hartu ostean. Urtarrilaren 23tik dago aske. 

Bien bitartean, ikerketak zabalik jarraitzen du, Ertzaintzak uste baitu pertsona gehiago izan daitezkeela kaltetuak. Hori dela eta, Oriako ertzain-etxean salaketa jartzeko gomendatu diete biktimei. Asteburuan albistea zabaldu zenetik, ez dela beste salaketarik izan zehaztu du Segurtasun Sailak.

Urtarrilean bi emakumek (horietako bat adin txikikoa) salaketa jarri ostean, joan de astean atxilotu zuten gizonezkoa. Bere kontsultan, ukituak eta sexu-askatasunaren aurkako delituak egitea egozten diote.

Salaketen arabera, bi kasuetan ustezko erasotzaileak masaje-saioa bizkarreko, lepoko edo gerrialdeko eremuetan hasten zuen, baina, handik gutxira, eremu intimoak ukitzen hasten zen, inolako baimenik gabe. 

Gertakariak jazo ziren unean, bi kasuetan, ustezko erasotzailea eta haren biktima bakarrik zeuden kontsultategian, eta gizonak masaje-saioan izandako jokabidearen beldur izan ziren emakumeak. Joan den astean atxilotu ondoren, atxilotuaren kontsulta miatu zuten ertzainek, ikertzen ari diren gertaerekin lotutako aztarna bila.

Sona handiko profesionala da atxilotutako gizonezkoa Tolosaldean, eskualdeko kirol talde askorekin aritzen baita lanean.

Gaitzespena eta elkarretaratzeak

Tolosako Udalak, udalbatza osatzen duten alderdi guztien adostasunarekin, modu irmoan gaitzetsi ditu Tolosan salatu diren bi sexu-erasoak.

Halaber, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, erasoak jasan dituzten emakumeen eskura jarriko ditu baliabide guztiak, "hala nahiko balute, doakolaguntza psikologiko eta juridikoa eskainiz".

Andu Martinez de Rituerto alkateak, elkartasuna azaldu die biktimei, eta gisa honetako erasoen aurrean, zero tolerantzia izango dutela aitortu du. "Erabat arbuiagarriak dirajarrera hauek. Behin eta berriro errepikatuko dugu ez dutela tokirik gure gizartean", esan du alkatean. Era berean, babesa azaldu die biktimei, eta "beren intimitatea errespetatzeko eskatu".

Tolosako Udalak, Mugimendu Feministarekin batera, elkarretaratzea deitu du gaur, 19:00etan, Plaza Zaharrean. Bertan, manifestu bateratua irakurriko dute.

Gertatutakoa salatzeko, Itaia Antolakundeak protesta-bilkura deitu du gaur arratsaldeko 19:30erako Tolosako Trianguloa Plazan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak gaur Albisteak Gipuzkoa Tolosa albisteak Salaketak argazkiak Genero indarkeriaren biktimak Matxismoa Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Eraso sexualak gaur