Gizartea -

Barne ikerketa

Ertzaintzak ikerketa abiatu du Reala-PSG partidaren atariko istiluetan emakume bat zauritu zela eta

Andrazkoa erietxean dago buruaren atzealdean zauria duela. Ertzaintza emakumearen senitartekoekin harremanetan jarri da, eta auzitegiko mediku batek egingo dio azterketa zauria zerk eragin zion argitzeko.

Hainbat ertzain, Real Arenan, asteartean.
Hainbat ertzain, Real Arenan, asteartean.
Hainbat ertzain, Real Arenan, asteartean.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ofiziozko ikerketa abiatu du Realaren eta PSGren partidaren atarian Reale Arenan izandako istiluetan emakume bat zauritu zela eta. Emakumeak kolpea jaso zuen buruan, eta erietxean dago, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar batean jakinarazi duenez. 

Oharrean diotenez, Ertzaintza biktimaren senitartekoekin harremanetan jarri da, eta epaitegiari eskatu dio auzitegiko mediku batek azterketa egitea, zauria zerk eta nola eragin zion argitu dezan. 

Halaber, Barne Ikerketarako Unitateak probak bilduko ditu Reale Arenaren inguruetan, tartean segurtasun kameren irudiak. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak Poliziaren Kontrol eta Gardentasun Batzordearen esku utziko ditu datuak, iker ditzan. 

Jaurlaritzaren esanetan, bere asmoa da "lesioen jatorria zehaztea eta gertatutakoak guztiz argitzea, jardun poliziala gardentasunez aztertzeko konpromisoa beteta". 

Segurtasun Sailaren arabera, zortzi agente zauritu ziren herenegun. 

Bestalde, ERNE, ESAN eta Sipe sindikatuek ere barne ikerketa egitea eskatu dute, "berehala". Diotenez, dispositiboan "ardura eta erantzukizuna" zuten pertsonak "Ertzaintzaren protokoloen aurkako agindua eman zituzten, baita irrati bidez ere, agenteak arrisku larrian jarrita". 

Tentsioa, istiluak eta Ertzaintzaren kargak Reala-PSG norgehiagokaren atarian
Tentsioa, istiluak eta Ertzaintzaren kargak Reala-PSG norgehiagokaren atarian
Tentsioa, istiluak eta Ertzaintzaren kargak Reala-PSG norgehiagokaren atarian

0:43
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Futbola azken ordukoa Txapeldunen Liga Donostia Ertzaintza Reale Arena-Anoeta Zelaia Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa