Gizartea -

Iruñea

Bi urte eta erdiko kartzela-zigorra 13 urteko adingabe bati ukituak egiteagatik era jarraituan

33 urteko auzipetua ezingo da biktimarekin komunikatu ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere bost urtez, eta beste bost urteko zaintzapeko askatasun-neurria bete beharko du.

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegiak bi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio gizon bati, 13 urteko adingabe bati baimenik gabe ukituak eta sexu-ekintzak egiteagatik.

33 urteko auzipetua ezingo da biktimarekin komunikatu ezta 200 metro baino gutxiagora hurbildu ere bost urtez, eta beste bost urteko zaintzapeko askatasun-neurria bete beharko du.

Auzipetua, emaztearekin eta bi seme-alabekin batera, Espainian dago errefuxiatuta 2022ko abuztutik. Urte horretako irailean, Sakanako herri bateko aterpetxe batean, bikote batek eta haien hiru alabek osatutako familia batekin egin zuten bat. Alaba horietatik zaharrena da biktima.

Epaiaren arabera, frogatuta dago ordutik aurrera akusatuak "baimenik gabeko sexu-ekintzak eta ukituak" egin zizkiola gazteari. Biktimaren aitak jarri zuen salaketa.

Gertakari horien ondorioz, adingabeak "antsietate-egoera handia du, nerbio-tentsio erara, dardarak, loaren nahasmena, zaintza-portaerak eta beldur- eta kezka-edukiak buruan".

Ebazpen judizialak jasotzen duenez, fiskalak ez dio uko egiten espetxeratzea eteteko eskaerari, baldin eta auzitegiko medikuak akusatuak alkoholaren kontsumo patologikoaren arazoa duela eta horretarako mendekotasuna gainditzeko tratamendu egokia duela adieraziz txosten bat egiten badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Sexu erasoak