Gizartea -

Halloween jai erraldoia

Polizia-sindikatua: 'Madrid Arenak ez zuen martxan egoteko baimenik'

Halloweeneko jai jendetsuan zapalketa baten ondorioz zauritutako adingabea hil egin da larunbatean, Doce de Octubre Ospitalean, osasun zentroko iturriek jakitera eman dutenez.

Hil den 17 urteko gaztearen senitartekoak. Argazkia: EFE
Hil den 17 urteko gaztearen senitartekoak. Argazkia: EFE
Madril Arenak ez zuen funtzionamendurako baimenik

01:51

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziaren Sindikatu Bateratuak (SUP) salaketa aurkeztuko du astelehenean Madrileko 51 instrukzioko epaitegian. Sindikatuaren arabera, Madrid Arenak "ez zuen martxan egoteko baimenik", 2006 urteko polizia-txosten baten arabera.

Jose Manuel Sanchez Floret sindikatuko idazkari nagusiaren hitzetan, "esparru hori ezin daiteke zabalik egon egoera horietan, 1990ko Kirolaren Legea eta Madrilgo erkidegoko 1997ko Ikuskizunen Legea ez dituelako betetzen ebakuazio eta larrialdietako planei dagokienez.

"Gure ustez, ez diru zabalik egoteko baldintzak betetzen, eta ez ditu inoiz bete", gaineratu du Fornetek. Ondorioz, Madrileko Udalari "legea bidegabe" aplikatu izana leporatu dio. SUPren arabera, Udalak 2008ko Zoru Legean oinarritzen da udal-esparru horrek martxan egoteko baimenik ez duela behar esateko. "Bitxia litzateke 2001etik zabalik dagoen pabiloia 2008an legeztatzea", esaten dute sindikatuko arduradunek.

SUPen salaketaren oinarria 2006ko abenduan egindako txostena da. Txosten horretan ziotenez, Madrid Arenak "ez zuen funtzionatzeko baimenik".

Aktaren edukia

Idatzia Poliziako funtzionari batek sinatuta dago. Funtzionari horrek MMT Estudiantes taldeko segurtasunaren koordinaziorako arduraduna zen, ACB ligan, 2006-2007 denboraldian.

Aktaren arabera, Estudiantesek eta Akasvayuk 2006ko abenduan jokatu zuten partidaren harian, segurtasun koordinatzaileak segurtasun neurriak zeintzuk ziren jakin nahi zuen eta pabiloiaren martxan egoteko baimena eskatu zion "Madrid Espacios y Congresos" enpresari, Madrid Arena kudeatzen duen udal-enpresari, hain zuzen.

Aktan diotenez, arduradunak baimen hori "ezin ziola erakutsi" esan zion, "Madrid Telefonica Arena pabiloiak ez zuelako horrelako baimenik".

Laugarren hildakoa

Madrigo Madrid Arena aretoan izandako Halloweeneko jai jendetsuan zapalketa baten ondorioz zauritutako adingabea hil da gaur Doce de Octubre Ospitalean, 08:50ean, osasun zentro honetako iturriek jakitera eman dutenez.

17 urteko gaztea oso larri zegoen, ostegunean ospitaleratu zutenetik. Beste zauritua Jimenez Diaz Fundazioan dago ospitaleratuta, oso larri ere.

Bi gazteek zauri handiak jaso zituzten zapalketaren ondorioz. Minutu batzuk egon ziren arnas egin ezinik eta Samurreko medikuek neskatoak berpizten lortu zuten.

Adingabeko neskaren heriotzarekin lau dira Madrid Arenako festako zapalketaren ondorioz hildakoak. Bitartean, Polizia gertatutakoa ikertzen ari da: Steve Aoki musika elektronikoko izarraren festan bengalak ote zeuden, baimendutakoa baino lagun gehiago ote zeuden edo adingabekoak sartu ote ziren.

Halaber, Ana Botella Madrielko alkateak oposizioak eskatu duen ikerketa batzordea onartu du, hobetu beharreko gauzen eztabaida bat irekitzeko.

Botellak eta Madrileko alkateordeak dagoeneko esan dute festa antolatu zuen Diviertt enpresak baimendutako lagunen kopurua gainditu badu, Madrileko Udalak akusazio gisa parte hartuko duela.

Halloween festa

Azaroaren 1eko goizaldean gertatu zen tragedia, Madrid Arenan egindako Halloween festan. Dirudienez, bengala bat eta hainbat petardo jaurti zituzten eta jendea beldurtu egin zen, tiroak zirelakoan. Jendea pilatu egin zen eta zenbait pertsona harrapatuta geratu ziren.

Gertatutakoaren abisua 4:05ean jaso zuten Larrialdi Zerbitzuek. Abisuan esan ietenez, 18 eta 25 urte bitarteko zenbait gazte bihotz-birikien geldialdi traumatikoa pairatzen ari ziren, antza denez, jende pilaketa baten ondorioz.

Iturrien arabera, bi neska festaren egoitzako botika-kutxan bertan hil ziren 30 minutuz suspertzen saiatu ondoren. Hirugarrena Ospitale Klinikora iristerakoan hil zen.

Madrilek ez du festa handietarako Udaleko instalaziorik alokatuko

Alkatea den bitartean, "inoiz gehiago ez dugu asteazkenekoa bezalako ekitaldirik onartuko, ez dugu amore emango, ezta udal-esparrurik alokatuko ere", azaldu du Ana Botellak, "bizitza delako garrantzitsuena", Udalean emandako premiazko prentsaurrekoan.

Botellaren hitzetan, "arriskua handiegia" da leku itxi batean "alkohol gehiegi" eta beroa batzen direnean, besteak beste, eta bere interesa madrildarren esku dagoela nabarmendu du, hiria bisitatzen dutenengan eta espainiar guztiengan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea