Mundua -

Polizia operazioa

Poliziak Bostongo erasoen ustezko bigarren egilea atxilotu du

Dzhokhar Tsarnaev 19 urteko gaztea Watertown herriko etxebizitza batean ezkutatu zen, itsasontzi batean. Dirudienez, tiroketa baten ostean atxilotu dute eta ondorioz, erietxera eraman behar izan dute.

Bostongo erasoen ustezko bigarren egilea atxilotzeko operazioa. EFE
Bostongo erasoen ustezko bigarren egilea atxilotzeko operazioa. EFE
Bostongo erasoen ustezko bigarren egilea atxilotzeko operazioa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Twitter bidez jakinarazi du Poliziak Bostongo maratoiko atentatuaren ustezko bigarren egilea atxilotu dutela, Watertown herrian.

"ATXILOTUA!!! Amaitu da ehiza. Amaitu da izua. Justiziak irabazi egon du. Susmagarria atxilotu dugu", argitaratu du Bostongo Poliziak Twitterren.

Ostiralean, susmagarria atxilotzeko operazio ikusgarria jarri zuten martxan segurtasun indarrek. Dzhokhar Tsarnaev, 19 urteko gaztea, asteleheneko atentatuen ustezko bigarren egilea, bertan 20:45ak zirenean atxilotu dute.

Poliziaren arabera 19 urteko gazteak bere anaia zaharragoarekin batera burutu zituen asteleheneko atentatuak. Azken hori, ostiralean gertaturiko tiroketa batean hil zen.

Barack Obama Ameriketako Estatu Batuetako presidentea atxiloketaren berria jakin eta berehala atera da prentsaurrera. Poliziaren eta segurtasun zerbitzu guztien lana goraipatu du Obamak, eta oraindik galdera asko erantzuteke daudela nabarmendu du.

"Estatu Batuetan, gure artean, hazi eta ikasi duten batzuek indarkeriaren bide hori zergatik hartu duten" jakin behar dela esan du  Obamak ikertzen jarraitu behar dela azpimarratu du, anaiek laguntzarik izan ote zuten edo talderen batekin loturarik ote zuten jakiteko.

Nazioari mezua helarazi dio, "Bostonek eta Amerikak terrorearen aurrean ez dutelako amore eman erori dira gaizkileak" esan du Obamak.

Beste hiru lagun, atxilotuta

Halaber, poliziak beste hiru pertsona ere atxilotu ditu, Tsarnaev anaia gazteenarekin zerikusia dutelakoan. Haren ikaskide edo pisukideak izan litezkeela zabaldu du poliziak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea