Mundua -

Krisia Krimean

Errusiako gasa, nahitaezkoa Europar Batasunarentzat

Europar Batasunak inportatu eta kontsumitzen duen gasaren % 30 Errusiatik dator oraindik, eta, horrenbestez, balizko zigor edo nazioarteko presioek arazo larriak sortuko lituzkete.

Gazprom Errusia gasa
Gazprom Errusia gasa
Gazprom Errusia gasa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak inportatu eta kontsumitzen duen gasaren % 30 Errusiatik dator oraindik, eta, horrenbestez, balizko zigor edo nazioarteko presioek arazo larriak sortuko lituzkete, 2006 eta 2009. urteetan gertatutakoaren antzera.

Horrez gain, Errusiatik datorren gas hori guztia Ukrainatik igaro behar da Europara eraman ahal izateko. Hortaz, Ukrainarekin gatazka izateak ere arazoak sor ditzake. Guztira, Europar Batasuneko 15 herrialdek jasotzen dute Errusiako gasa, hiru gasbide erraldoiren bidez.

Ukrainarekin sortutako gatazkaren ondorioz, Europak Errusiarekin duen mendekotasuna nola murriztu aztertzen ari dira Europako Batzordean, "batez ere mendekotasun handiena duten Estatuetan".

2006 eta 2009. urteetan, Ukraina eta Errusiaren arteko gatazkak Europako Estatuetan arazo larriak sortu zituen. Ordutik, Europar Batasuna gasa inportatzeko beste bide batzuk lortzen saiatu da, baina egitasmo gehienak egin gabe ditu oraindik. Hala ere, orain hamar urte, Europar Batasunera heltzen zen gasaren % 45 Errusiatik zetorren.

Oraingo honetan, "lasai" egoteko deia egin du Europak. Gasaren egoera ez dela kezkagarria eta Ukrainak eta Errusiak Europako herrialdeekin dituzten kontratuak mantenduko dituztela adierazi dute Europako Batzordetik behin eta berriz.

Errusiarentzat ere garrantzitsua da lasaitasuna bermatzea; izan ere, Europara egiten dituen esportazioak bere ekonomiaren % 3 dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko berriak Batasun europarra Krimea gaur Ukraina gaur Errusia bideoak Eguneko albisteak Albisteak Gas naturalari buruzko albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa