Mundua -

Porrot egindako operazioa

Al Kaidak Yemenen bahitutako bi lagunak hilda, operazio batean

Hildako bat Pierre Korkie hegoafrikarra da eta bestea Luke Somers AEBko kazetaria. Hasieran, operazioa arrakastatsua izan dela zabaldu du Yemenek, baina gero informazioa zuzendu dute.

Luke Somers, hildako kazetari estatubatuarra. EFE
Luke Somers, hildako kazetari estatubatuarra. EFE
Al-Qaidaren bi bahitu hil dituzte erreskate-operazioan

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pierre Korkie hegoafrikarra eta Luke Somers estatubatuarra (Al Kaidak bahitutakoak) hil dira bart, askatzeko operazioak kale eginda, GKE batek jakinarazi duenez.

“Tristuraz hartu dugu Pierren heriotzaren albistea, gaurko lehenengo orduetan, estatubatuarrek erreskatatzeko egindako operazio batean”, esan du Gift of the Givers erakundeak bere web gunean plazaratutako ohar baten bidez.

Bestalde, Chuck Hagel AEBko Defentsa idazkariak ere baieztatu du operazio berezian hil direla, nahiz eta hasieran Yemengo Gobernuak adierazi duen erreskatea arrakastatsua izan dela.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak