Mundua -

AEB

Bi polizia hil dituzte New Yorken, tiroketa batean

Ustezko erasotzaile ere hilda dago, dirudienez bere buruaz beste egin ostean. Aurretik neskalagun ohiari erosi egin dio eta mehatxuak bota ditu sare sozialetan.

Bi polizia tiroz hil dituzte New Yorken

0:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

New Yorkeko (AEB) Polizia Departamentuko bi agente hil dituzte larunbat honetan, tiroketa batean. Brooklyn auzoan izan da erasoa, eta auto barruan tiroak jaso dituzte bi agenteek. Ustezko erasotzailea ere hilda dago, dirudienez gertuko metro geltoki batean bere buruaz beste egin ostean. Polizia segika zuen gizonak.

Lehen informazioen arabera, Ismaayl Brinsley da ustezko hiltzailea, 28 urteko gaztea.

Ordu batzuk lehenago, neskalagunari ere eraso egin zion arma batekin, eta larri omen dago neska. Halaber, segurtasun indarren kontrako mehatxuak egin zituen ustezko erasotzaileak sare sozialetan, Eric Garner gaztearen heriotzagatik mendekua hartuko zuela iragarrita.

Garnerren kasuak protesta handiak eragin ditu azken asteotan New Yorken, gaztea hil zuen polizia inputatu ez dutela jakitera eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak