Mundua -

Bilera Berlinen

Troikarekin negoziatzen jarraitzeko exijitu dio Alemaniak Greziari

“Desadostasunean ere akordiorik ez dugu lortu”, adierazi du Varufakisek Schaublekin bildu eta gero. Bestalde, “Greziak ez du agindu gehiagorik onartuko”, ohartarazi du Tsiprasek.

Wolfgang Schauble eta Yanis Varufakis Alemaniako eta Greziako Finantza ministroak. Argazkia: EFE
Wolfgang Schauble eta Yanis Varufakis Alemaniako eta Greziako Finantza ministroak. Argazkia: EFE
Grezia eta Alemania, elkarrengandik oso urrun

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

?We agree to desagree? (?Ados ez gaudela adostu dugu?), esan du Wolfang Schauble Alemaniako Finantza ministroak ingelesez Berlinen eta Atenasen arteko desadostasunak argi uzteko.

?Desadostasunean ere akordiorik ez dugu lortu?, adierazi du Yanis Varufakis Greziako Ekonomia ministroak Alemaniako homologoarekin bildu eta gero.

?Maiatzera arte ?zubi-egitasmo??, eskatu dio Varufakisek Berlini, Atenasek Europako erakundeekin krisitik ateratzeko konponbidea adostu ahal izateko, baina indarrean dauden akordioak betetzea bide bakarra dela errepikatu dio Alemaniako Finantza ministroak.

Krisiari konponbide bat emateko troikarekin negoziatzen jarraitu behar duela esan dio Schaublek Greziari. ?Europako Batzorde, EBZ eta NDFrekin negoziatzen jarraitu behar du Greziak; izan ere, hiru erakundeak laguntza egitasmoetan adostutakoaren parte dira?, adierazi du Alemaniako agintariak.

Berlinen bildu eta gero tentsio handiko prentsaurreko bateratua eman dute Varufakisek eta Schaublek. Azken bi egunetan Erroman,, Parisen, Frankfurten eta Londresen izan da Greziako Ekonomia ministroa.

?Kontratu berri bat?

Greziaren eta Europako erakundeen artean ?kontratu berri bat? negoziatzeko denbora izateko behin-behineko programa bat eskatu du Varufakisek, krisiari ?behingoz? irtenbide bat emateko.

?Gure proposamenak erakusteko aukera bat eskatzen dugu?, ziurtatu du Greziako ministroak. Varufakisen hitzetan, EBko estatuek Greziari ez diote ?diru gutxi eman, gehiegi baizik?, baina xede oker batentzako, ?zor jasanezin bati? babesa emateko, alegia.

Greziari finantziazioa kentzeko erabakia iragarri zuen bart Europako Banku Zentralak (EBZ). Horrek ez du Varufakisen irribarrea ezabatu goizean, Alemaniako Finantza Ministeriora eraman duen autotik irribarretsu atera baita.

Tsipras: "Greziak ez du agindu gehiagorik onartuko?

Bestalde, Europar Batasuneko murrizketekin ?behingoz? amaitzeko konpromisoa hartu du Alexis Tsipras Greziako lehen ministroak. ?Greziak ez du agindu gehiagorik onartuko, posta elektronikoz heltzen direnak batez ere?, ohartarazi du.

?Etxeko lanak egiteko lezioak entzuten dituen zorigaiztoko bazkidea izateari utzi dio Greziak dagoeneko. Greziak ahots propioa du?, defendatu du Tsiprasek. Europako Banku Zentralak hartutako erabaki gogorrari erreferentzia eginez, ?Greziari xantaia egiterik? ez dagoela azpimarratu du lehen ministroak, ?Europan demokraziari xantaia egiterik ez dagoelako?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alemania albisteak Greziako berriak