Mundua -

Argentina

Nismanek Fernandezen aurka aurkeztutako salaketa atzera bota dute

Ikerketa bat zabaltzea errefusatu du Daniel Rafecas magistratuak. Hala ere, epailearen erabakiaren kontra helegitea aurkeztuko duela aurreratu du Gerardo Pollicita fiskalak.

Crisitina Fernandez Argentinako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Crisitina Fernandez Argentinako presidentea. Artxiboko irudia: EFE
Crisitina Fernandez Argentinako presidentea. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Nisman hildako fiskalak Cristina Fernandez Argentinako presidentearen aurka aurkeztutako salaketa atzera bota du gaur Justiziak, iturri judizialek gaur jakitera eman dutenez. Nismanek Fernandez terroristak ustez estaltzeagatik salatu zuen.

Informazio Judizialaren Zentroak (CIJ) azaldu duenez, Nismanen akusazioak argitzeko ikerketa bat zabaltzea errefusatu du Daniel Rafecas magistratuak, baina erabakiaren kontra helegitea aurkeztu dezakete oraindik.

AMIA mutualitate juduaren aurkako erasoan, 1994an, Irango susmagarriak errugabetzeko plan baten ustezko antolatzaileak izatea egotzi zien auziko fiskal bereziak Argentinako presidenteari eta Hector Timerman kantzilerrari.

Hil baino lau egun lehenago

Buenos Aireseko etxean, lokian tiro bat eginda hil baino lau egun lehenago salaketa aurkeztu zuen Nismanek.

Gerardo Pollicita fiskalak salaketari eutsi zion, eta Cristina Fernandezen eta gainerako akusatuen inputazioa eskatu zuen otsailaren 13an.

Rafecasen ahotan, behin frogak aztertuta, Pollicitak argudiatutako ?bi delitu hipotesiek funtsik ez dutela argi geratu da?. Epailearen erabakiaren kontra helegitea aurkeztuko duela aurreratu du Pollicitak, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea