kultura -

Eraso batean

Nimrudeko hondakin arkeologikoak suntsitu ditu Estatu Islamikoak

Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.

Irak
Irak
Estatu Islamikoak balio handiko obrak hondatu ditu Irakeko museo batean

2:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoak Asiriako hondamendien % 50a birrindu zuen atzo Nimrudeko hirian, Irak iparraldean, egindako erasoan, tokiko erakundeek jakitera eman dutenez.

Balquis Taha Turismo eta Antigoaleko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Asiriako herri horrek "balio handiko altxor arkeologikoak” gordetzen ditu.

Hegaldun leihoek (bi daude bertan) pairatutako kalteengatik “bereziki kezkatuta” agertu da Taha hedabideen aurrean.  Nimrudeko hondamendiak kristo aurreko XIII. mendekoak direla uste da.

Estatu Islamikoari antigoaleko hondamendiak “modu barbaroan” tratatzea egotzi die, baita Irakeko ondarea ez errespetatzea ere.

Horregatik, nazioarteko erakundeei dei egin die “Mosuleko ondare kulturala” babesteko neurriak har ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Egungo munduko albisteak Estatu islamiarra berriak Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Gaurko azken ordukoa Historia Zer gertatzen ari da Iraken? Ekialde Hurbileko albisteak