Mundua -

Sarraskiaren ostean

'Charlie Hebdo'-k ez du Mahomaren karikatura gehiagorik argitaratuko

Laurent Sourisseau aldizkariaren zuzendariaren arabera, 'Charlie'k karikaturak egiteko eskubidea defendatzeko helburua bete du dagoeneko.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Charlie Hebdo aldizkari satiriko frantziarraren editoreak, Laurent Sourisseauk, iragarri du ez dutela Mahomaren karikatura satiriko gehiagorik plazaratuko, karikaturak egiteko eskubidea defendatzeko helburua bete dutela argudiatuta.

Hala adierazi du Sourisseauk Alemaniako Stern aldizkariak egindako elkarrizketa batean, eta aurreko urtarrilaren 7an Parisko bulegoetan izandako sarraskia izan du gogoan, alegia, bi anaiak 12 pertsona hil zituzten eguna.

"Mahoma irudikatu genuen edonork nahi duena marrazteko eskubidea duela defendatzeko. Arraroa da: adierazpen askatasuna defendatzea espero dute gutaz eta inor ez da egitera ausartzen", esan du Sourisseauk. "Gure lana egin dugu. Karikatura egiteko eskubidea defendatu dugu", gaineratu du.

Editorearen esanetan, Charlie Hebdo ez dago Islamak monopolizatuta eta bere aldizkariak "erlijio guztiak" kritikatzeko eskubidea zuen. "Islamari leporatzen dizkiozun akatsak gainerako erlijioetan ere topa daitezke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Paris azken albisteak Frantzia argazkiak