Mundua -

Iaz desgertutako hegazkina

Hegazkin piezak aztertuko dituzte Malaysiako teknikariek, Maldivetan

Gobernu malasiarrak talde bat bidali du Maldivar Uharteetara bertan aurkitu dituzten hegazkin pieza batzuk aztertu eta iaz desagertu zen Malaysia Airlinesen MH370 hegaldiari dagozkion zehazteko.

Desagertutako Malaysia Airlines hegaldiaren istripuko artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Desagertutako Malaysia Airlines hegaldiaren irudia. Argazkia: EFE
Desagertutako Malaysia Airlines hegaldiaren istripuko artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Malaysiako Gobernuak teknikari talde bat bidali du Maldivar Uharteetara, bertan aurkitu dituzten hegazkin pieza batzuk ikertu eta iaz desagertutako Malaysia Airlinesen MH370 hegaldiari dagozkion zehazteko.

Garraio Ministerio malaysiarrak teknikari talde bat bidali duela baieztatu du, eta talde honen lehen eginkizuna, piezak duela urte bete baino gehiago desagertutako hegazkinarenak diren ala ez izango da. "Pieza hauek hegaldi desagertuarenak direla konfirmatzen bada, hurrengo pausoak erabakizteko batzarrak egingo ditugu", jakinarazi du Garraio Ministerioak.

MH370 hegaldia 2014ko martxoaren 8an desagertu zen, Kuala Lumpur eta Pekin arteko ibilbidea egiten ari zenean. Urte bat baino gehiago pasa ostean, Reunion Uhartean (Madagaskar) aurkitutako hegazkin zati batzuek, ikerketa guztiz aldatu zuten.

Reunionen aurkitutako zatiak, hegazkin desagertuarenak direla baieztatuta dagoela adierazi zuen Najib Razak Malaysiako lehen ministroak, nahiz eta ikertzaile frantzesek susmoez bakarrik hitz egiten duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea