Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

11 urteko mutil batek 8 urteko neska bat hil du tiroz, AEBn

Biktimak uko egin zion bere txakurra erasotzaileari erakusteari, eta 11 urteko mutilak aitaren eskopeta hartu zuen eta bularrean tiro egin zion.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urteko mutil batek 8 urteko bizilagun bat hil du tiroz Ameriketako Estatu Batuetako Tennessee estatuko White Pine komunitatean, bertako hedabideek zabaldu dutenez.

Larunbat gauean gertatu zen hilketa. Antza denez, neskatoak uko egin zion bere txakurra erasotzaileari erakusteari, eta, segidan, erasotzaileak aitaren eskopeta hartu zuen -etxeko armairu batean zegoen gordeta, baina giltzatu gabe- eta bularrean tiro egin zion.

Erasotzailea eta biktima, bizilagunak izateaz gain, ikastetxe bereko ikasleak ziren. Mutikoari lehen graduko hilketa leporatu diote, eta adingabeen zentro batera eraman dute, Bud McCoig bertako aguazilaren esanetan.

Neskatoaren amaren arabera, mutikoak iseka egiten zion etengabe bere alabari. "Mutikoaren inguruan hitz egin nuen ikastetxeko zuzendariarekin, eta aldi batez bakean utzi zuen. Etorri eta tiro egin zion", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak bideoak Delituak Eguneko albisteak Umeak albisteak gaur