Mundua -

Adituen arabera

Estatu Islamikoa, mundu mailako mehatxua hanka-sartzeen ondorioz

AEBk, Europak eta aliatuek Siriako gerra zibilari berandu eta gaizki erantzun zioten. Gainera, ez dute kontrolatu jihadistei aurre egiteko Mendebaldeak utzitako armak noren eskuetan geratu diren.

Pariseko erasoen biktimei egindako omenaldia Indian. Argazkia: EFE
Pariseko erasoen biktimei egindako omenaldia Indian. Argazkia: EFE
Pariseko erasoen biktimei egindako omenaldia Indian. Argazkia: EFE

EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatu Islamikoa talde jihadistak egindako azken erasoen ondoren, nazioarteko buruzagiek gogoeta egin beharko lukete; izan ere, hanka-sartzeek mundu mailako mehatxu bihurtu dute Estatu Islamikoa.

Diagnostiko guztiek bi akats nagusi aipatzen dituzte: batetik, AEBk, Europak eta Ekialde Hurbileko aliatuek berandu eta txarto erantzun zioten Siriako gerra zibilari, eta, bestetik, ez dute ulertu oraindik Estatu Islamikoak nola funtzionatzen duen eta zer nahi duen.

Hala ere, ostiralean Parisen egindako sarraskiaren ostean, faktore ugari izan behar dira kontuan: Inteligentzia zerbitzuen akatsak, errefuxiatu krisi larriaren aurrean mugen kontrolean egindako hanka-sartzeak eta jihadistei aurre egiteko Mendebaldeak Iraken eta Sirian utzitako armak noren eskuetan bukatu diren kontrolatu ez izana.

Bi urte berandu

?Siriako bonbardaketak bi urte berandu hasi zirela onartu dute Washingtonek eta aliatuek, eta Estatu Islamikoari hazteko aukera eman zioten?, esan du Carles Castello-Catchot Brent Scowcroft Zentroko Kabineteko buruak (Atlantic Council Nazioarteko Segurtasun Ikerketa Zentroa, Washington).

Espainiako adituaren hitzetan, Estatu Islamikoaren hazkundea ?ekaitz perfektu? baten ondorio da; izan ere, Europan krisi ekonomiko eta instituzionala genuen eta AEB ?militarki nekatuta? zegoen, Iraken eta Afganistanen hamarkada bat baino gehiago borrokan eman ondoren.

?Estatu Islamikoaren mehatxua hainbesterako ez zela zioten batzuek, baina azken tragedia eta Turkia, Libano eta Sinaiko erasoak ikusita, argi geratu da argudio faltsuak direla?, zehaztu du Michael O?Hanlon Brookings ikerketa zentroko Segurtasun Nazionaleko eta Defentsako adituak.

?AEBren eta aliatuen operazioa ez da porrota izan, aurrera egin du, baina Siriaren eta Turkiaren arteko mugan zonalde handi bat kontrolik gabe dago, eta mendebaldetik borroka egitera datozen terroristen mugimendua posible egin du?, adierazi du adituak.

Errefuxiatuak

Parisko erasotzaile siriarrak ustez errefuxiatuen ibilbidea egin zuela azpimarratu dute batzuek. Horren ondorioz, areagotu egin dira Europari eta AEBri oztopo gehiago jartzea eskatzen dietenak.

?Errefuxiatuak kanporatzeko politikek muturreko pentsamenduei bidea libre utziko liekete, gurpil zoro bat sortuz?, esan du Pamela Ballinger Michiganeko Unibertsitateko adituak.

Sunien babesik gabe

Azkenik, Michael Doran Hudson ikerketa zentroko adituak nabarmendu duenez, Estatu Islamikoaren aurkako borrokan Obamaren politikaren ?ahulgunea xiitenganako eta kurduenganako ia erabateko menpekotasuna da?.

?AEB arabiar aliatu sunitak mobilizatzeko gai ez baldin badira, ez dute aurrera egingo?, azaldu du Doranek ?Estatu Islamikoari nola aurre egin eta nola ez? lanean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Atentatuak albisteak Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea