Mundua -

Parisko atentatuak

Erasoen ustezko egile intelektuala hiltzeko asmoa zuen Mendebaldeak

Mendebaldeko herrialdeak Abdelhamid Abaaoud jarraitzen ari ziren eta aireko eraso batekin hil nahi zuten, baina duela aste batzuk galdu zuten horren arrastoa.

Abdelhamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko egile intelektuala. Argazkia: EiTB
Abdelhamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko egile intelektuala. Argazkia: EiTB
Abdelhamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko egile intelektuala. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mendebaldeko herrialdeak Abdelhamid Abaaoud Parisko atentatuen ustezko egile intelektuala ?monitore bidez kontrolatzen? ari ziren. Aireko eraso batean hiltzeko asmoa zuten, baina duela aste batzuk galdu zuten haren arrastoa, The Wall Street Journal egunkariaren esanetan.

New Yorkeko egunkariak iturri propioak aipatuz gaur kaleratu duenez, Abaaoud Sirian kontrolatzen ari ziren ?aliatuak?. Aireko eraso bat egitekoak ziren, terrorista hori hiltzeko asmoz, baina ostiraleko atentatuak gertatu baino aste batzuk lehenago galdu zuten haren arrastoa, iturri horien arabera.

28 urteko Abaaoud jatorri marokoarra du, baina Bruselan bizi izan da. Nahiz eta non zegoen ez jakin, Belgikako auzitegi batek zigortu zuen iragan uztailean. 2011tik 2014ra bitartean, Siriara borrokalariak eramateko proselitismoa egotzi zioten.

Gazteari 20 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Verviersen (Belgikako ekialdea), urtarrilean, desegindako talde jihadistako buruzagia izatea leporatzen diote. Talde hori Greziatik zuzendu zuela uste dute; izan ere, bertan bizi zen horren arrastoa galdu zutenean.

The Wall Street Journal-en arabera, Abaaouden gotorlekua Sirian dago orain. Estatu Islamikoaren aldizkari digital batean agertu zen. Ustezko terroristak barre egiten zuen, Europako agintariak bera harrapatzeko kapaz ez direlako.

Abaaoud Bruselako Molenbeek barrutian bizi izan da. Belgikako komunikabideek gaur jakitera eman dutenez, Pariseko erasoen egile intelektuala dela uste dute bertako segurtasun zerbitzuek.

Sarraskia Siriatik antolatu zuela adierazi dute komunikabideek. Handik Abaaoudek terrorista suizidekin harreman zuzena izan zuela azaldu dute.

Frantziak Ar-Raqqa berriz bonbardatu du

Bestalde, Estatu Islamikoaren aurkako erasoa berriro egin du Frantziako Armadak goizaldean. Hala, Frantziako hegazkinek Ar-Raqqa bonbardatu dute berriz.

?24 orduren buruan bigarren aldiz Estatu Islamikoaren aurkako aireko erasoa egin du Armadak Ar-Raqqan?, iragarri du Defentsa Ministerioak, France Info irratiak jakinarazi duenez.

Frantziako ehiza hegazkinak efe

Frantziako hegazkina. Artxiboko irudia: EFE

Informazioaren arabera, komando zentro bat eta entrenamendu eremu bat suntsitu dituzte erasoan. Hamar Rafale eta Mirage hegazkinek parte hartu dute operazioan.

Frantzia, koalizioa handia osatzeko lanean

Gainera, talde jihadista suntsitzeko nazioarteko, koalizio handia osatzeko lanean hasi da gaur Francois Hollande Frantziako presidentea. Hala, John Kerry AEBetako Estatu idazkariarekin bildu da.

Estatu Islamikoari buruzko informazioa gehiago partekatzea adostu dute AEBek eta Frantziak, Kerryk iragarri duenez. ?Terrorismoaren aurkako borrokan gehiago saiatzea? eskatu du Washingtoneko ordezkariak.

Eliseo Jauregian ia ordubeteko bilera egin dute bi agintariek. Terrorismoaren kontrako borrokan hobetzeko ?pauso esanguratsuak? eman ditzaketela esan du Kerryk.

Jean-Yves Le Drian Frantziako Defentsa ministroak babesa eskatu du, Batasun Itunaren 42.7 artikulua aipatuz. Hortaz, eraso terroristei aurre egiteko defentsa kolektiboa aldarrikatu du Le Drianek. Artikulua horren babesa eskatzen duten lehen aldia da.

42.7 artikuluaren hitzetan, ?Estatu kide bati eraso egiten baldin badiote, gainerako Estatu kideek babesa eta laguntza eskainiko diote, baliabide guztiekin, Nazio Batuen Gutuneko 51. artikuluarekin ados?, baina ?beste Estatu kide batzuen segurtasun eta defentsa politikari kalterik egin gabe?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Parisen? Frantzia berriak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa