Mundua -

Erresuma Batuko Parlamentuan

'Estatu Islamikoa ahultzeko' Siria bonbardatzea eskatu du Cameronek

Diputatuek eskakizunari babesa ematea nahi du Erresuma Batuko lehen ministroak. Siria bonbardatzeko baimenik ez zion eman Ganberak Gobernuari 2013an.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Parlamentuan. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Parlamentuan. Argazkia: EFE
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa Parlamentuan. Argazkia: EFE

Agentziaks | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sirian, Estatu Islamikoaren aurkako bonbardaketekin bat egiteko unea heldu dela defendatu du David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak. Buruzagiaren hitzetan, Erresuma Batuak “ezin du bere segurtasun beste herrialde batzuei azpikontratatu”.

“Horregatik, Estatu Islamikoaren kontrako bonbardaketak Sirian zabaltzeko erabakia orain hartu beharko genukeela uste dut, Estatu Islamikoa ahultzeko eta mehatxua murrizteko gure estrategiaren barruan”, adierazi du Parlamentuko Atzerri Batzordean.

Diputatuek eskakizunari babesa ematea nahi du Cameronek. Siria bonbardatzeko baimenik ez zion eman Ganberak Gobernuari 2013an. Hala ere, geroago Estatu Islamikoari Iraken eraso egiteko baimena eman zioten.

Aireko erasoak erakunde terrorista suntsitzeko nahikoak izango ez direla onartu du lehen ministroak, baina gaitasun logistikoa murrizteko balio dezaketela erantsi du.

Aldez aurretik, Sirian militarki esku hartzeko eragozpenak edo oztopoak zerrendatu zituen Parlamentuko Batzordeak, eta zuhurtzia beharrezkoa zela gaineratu zuen.

Sirian esku hartzea “interes nazionalekoa” dela aldarrikatu du Cameronek, Estatu Islamikoa Ankara, Beirut, Paris eta Egiptoko hegazkin errusiarraren aurkako erasoen arduraduna delako. Gainera, terroristek Erresuma Batuko turistak Tunisian akabatu zituztela gogorarazi du lehen ministroak.

Eraso militar baten aurrean bere kezka ez du ezkutatu Jeremy Corbyn buruzagi sozialistak. Horregatik, gatazkari konponbide politiko bat ematearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Sirian albisteak Erresuma Batua albisteak David Cameron albisteak Estatu islamiarra berriak Jihadismoa hoy Siria albisteak gaur