Mundua -

Errefuxiatuen krisia

Hemezortzi errefuxiatu hil dira itota, Lesbosera bidean

Urtarriletik, ia 800.000 pertsona iritsi dira paperik gabe, itsasoz, Greziara, baina 500 inguru hil dira saiakeran.

Errefuxiatuen krisia. Argazkia: EiTB
Errefuxiatuen krisia.
Errefuxiatuen krisia. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 18 errefuxiatu hil dira, tartean sei haur, eta beste bi desagertuta daude, egurrezko ontzi bat Turkiatik Lesbos Greziako irlara bidean hondoratu ostean, Turkiako hedabideek jakitera eman dutenez.

Salbamendu itsasontziak bertaratu dira ontzi bat hondoratu dela jakin dutenean, eta 21 pertsona erreskatatzea lortu badute ere, 18 hilotz ere atera dituzte, eta bik desagertuta jarraitzen omen dute.

Ez dute jakitera eman nongoak diren errefuxiatuak, baina litekeena da siriarrak, irakiarrak edo afganiarrak izatea, horiek baitira Greziara itsasoz joaten saiatzen diren gehienak.

Turkian 2,2 milioi siriar, 45.000 afganiar, 100.000 irakiar eta 14.000 iraniar inguru daude, asilo bila.

Urtarriletik, ia 800.000 pertsona iritsi dira paperik gabe, itsasoz, Greziara, baina 500 inguru hil dira saiakeran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da munduan gaur? Greziako berriak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak Itotzeak Euskadin Espainiako mediterranear kostaldeari buruzko berriak