Mundua -

Errumania

Espetxean, komunismoko krimenengatik zigortutako lehen pertsona

Visinescu (90 urte) espetxe bateko zuzendaria izan zen komunismoaren aroan, eta 20 urteko zigorra ezarri diote, kartzela hartan izandako krimenengatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alexandru Visinescu Errumaniako kartzelarik gogorrenetariko baten zuzendaria izan zen komunismoaren aroan, eta garai hartan izandako krimenengatik herrialde horretan zigortu duten lehen pertsona da.

Espetxean sartu dute, Errumaniako Auzitegi Gorenak 20 urteko kartzela-zigorra berretsi ostean.

Visinescuk 90 urte ditu, 1956 eta 1963 artean Ramnicu Sarat espetxeko zuzendaria izan zen, eta bertan gizateriaren kontra izandako krimenen erantzule jo dute.

Kartzela hartan, 14 preso hil ziren, eta beste askok tratu txarrak jasan zituzten. Presoak isolamenduan izaten zituzten, hitz egitea debekatuta zuten, jipoiak ematen zizkieten eta jan barik izaten zituzten.

Errumanian memoria historikoa berreskuratzearen alde lanean ari diren erakundeen arabera, 1945 eta 1989 bitartean 200.000 pertsona atxilotu eta kartzelatu zituzten beren ideia politikoengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Albisteak