Mundua -

'Impeachment' Brasilen

Dilma Rousseff, epaiketa politikoaren atarian

Diputatuen Ganberako tramitea gainditu ondoren, Senatuak batzorde berezi bat osatu beharko du datozen 48 orduetan, akusazioak aztertzeko.

Zatiketa Brasilgo kaleetan. Argazkia: EFE
Zatiketa Brasilgo kaleetan. Argazkia: EFE
Dilma Rousseff, epaiketa politikoaren atarian

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dilma Roussef Brasilgo presidentea epaiketa politikoaren atarian dago; izan ere, Diputatuen Ganberak prozesuak Senatuan jarraituko duela erabaki du, aldeko 367 botorekin. Kontrako bozak 137 izan dira soilik.

Oposizioak indarra erakutsi du; izan ere, bi herenak aise gainditu ditu (342). Gobernuaren aldekoak, aldiz, prozedura Parlamentuko artxibora bidaltzeko 172 botoetatik urrun geratu dira.

Hala, Rousseff amildegiaren ertzean dago. Bozketak zazpi orduko iraupena izan du. Eztabaida iragan ostiralean hasi eta igandera goizera arte luzatu zen.

2014an eta 2015ean Gobernuaren emaitzak makillatzeko trikimailuak erabiltzea leporatzen diote Rousseffi. Horrela, aurrekontuak dekretuen bidez aldatu, zorrak pilatu eta banku publikoekin kredituak kontratatzea egotzi diote Gobernuari.

?Estatu kolpea?

Rousseffek akusazioak ukatu ditu. Presidentearen abokatuak ?falta? administratibo soilak direla esan du. Gainera, Brasil ?Estatu kolpe? baten aurrean dagoela salatu du, Rousseff kargutik kentzeko nahikoa ez delako.

Bestalde, Rousseffek emaitza ?triste eta haserre? hartu duela azaldu du Jose Eduardo Cardozo Estatuko abokatu orokorrak, baina kolpeak buruzagia ?jota utziko ez? duela bermatu du. Gobernua Gorte Gorenean prozesua bertan behera uzten saiatuko dela aditzera eman du, nahiz eta auzitegiak aste honetan bertan prozedurari babesa eman.

Dilma Roussef Brasil efe

Zatiketa Brasilgo kaleetan. Argazkia: EFE

Epaiketa politikoa

Diputatuen Ganberako tramitea gainditu ondoren, Senatuak batzorde berezi bat osatu beharko du datozen 48 orduetan, akusazioak aztertzeko. Ondoren 81 senatariek batzordearen ebazpena eztabaidatuko beharko dute.

Prozedurak 15 edo 20 egun beharko ditu. Ondorioz, Senatuaren osoko bilkura maiatzaren 10erako deituko dute, epaiketa politikoa hasteko. Senatarien gehiengo sinple batek babesa ematen baldin badio, prozesuak aurrera egingo du.

Prozesua onartzen baldin badute, presidenteak kargua utzi beharko du gutxienez 180 egunetan zehar, Senatuak erabaki arte.

Orduan Michel Temer Brasilgo Mugimendu Demokratikoko (PMDB) buruzagiak Rousseff ordezkatuko luke. Duela bi aste Gobernuarekin hautsi egin zuen presidenteordeak, eta ?impeachment?en alde agertu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024