Mundua -

''Hondamendi humanitarioa''

NBEk Sirian su-etena ezartzeko eskatu die AEBri eta Errusiari

Ban Ki-moonek ohartarazi duenez, inoiz ez bezalako “hondamendia” gertatzen ari da Alepon, eta milaka pertsonak borroken artean setiatuta jarraitzen dute.

Erreskate zerbitzuak Idliben, eraso baten osteko hondakinetatik gorpu bat ateratzen. Argazkia: Efe.
Erreskate zerbitzuak Idliben, eraso baten osteko hondakinetatik gorpu bat ateratzen. Argazkia: Efe.
Erreskate zerbitzuak Idliben, eraso baten osteko hondakinetatik gorpu bat ateratzen. Argazkia: Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak esan duenez, aurrekaririk gabeko “hondamendi humanitarioa” gertatzen ari da Alepo Siriako hirian, eta milaka pertsona borroka militarrek setiatuta bizi dira. Horren aurrean, batik bat hirian baina herrialde osoan, berandu baino lehen su-etena ezartzeko akordioa hitzartzea eskatu die NBEk Errusiari eta AEBri.

“Alepon, bost urteko sufrimendu eta sarraskietan oraindik ikusi ez dugun bezalako hondamendi humanitarioa ikusteko arriskuan gaude”, esan du Ban Ki-moonek NBEren Segurtasun Kontseiluan, hileko azken txostenean, Reuters albiste-agentziak zabaldu duenez.

“Gatazkaren alde guztiek huts egin dute, zibilak babesteko beren betebeharrean”, esan du Ki-moonek, eta laguntza humanitarioa eman ahal izateko 48 orduko tregoa humanitarioa behar-beharrezkoa dela nabarmendu du.

Errusiaren eta Iranen arteko kooperazioa

Irango Gobernuaren Segurtasun Nazionalerako Batzorde Gorenak, bestalde, Errusiarekin “kooperazio estrategikoa” dutela azaldu du, eta horren helburua “Al Asaden gobernuaren etsaientzat Damaskon oso egoera gogorra eragin duen siriar terrorismoaren aurka borrokatzea” da.

Kooperazio horren aurrean, John Kerry AEBko Estatu idazkariak “kezkatuta” daudela esan dio Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroari, Errusia Irango baseak erabiltzen ari baita Siria bonbardatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gerra Siria Ameriketako Estatu Batuak albisteak Errusia NBE Iran argazkiak Siria