Mundua -

Bake prozesua

Gobernuarekin adostutako akordioa aho batez berretsi du FARCek

Ivan Marquez FARCek Habanako elkarrizketetan izan duen negoziazioen buruaren arabera, “gerra bukatu egin da”.

FARCeko erabakiaren berri emateko egin duten prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
FARCeko erabakiaren berri emateko egin duten prentsaurrekoa. Argazkia: EFE
FARCeko erabakiaren berri emateko egin duten prentsaurrekoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuarekin lau urtetan negoziatutako behin betiko su-eten iraunkorra aho batez berretsi du FARCek ostiral honetan, irailak 23. Horrela ba, gerrillak armak utziko ditu 50 urteko borroka armatuaren ostean.

FARCeko 200 kide inguru bildu dira gerrillaren azken batzarrean. Guztira, zortzi egun igaro dituzte erabakiaren inguruan eztabaidatzen, baina, azkenean, abuztuaren 24an Kolonbiako Gobernuarekin adostu zuten bake prozesua onartu dute.

Ivan Marquez FARCek Habanako elkarrizketetan izan duen negoziazioen buruaren arabera, “gerra bukatu egin da”. “Kolonbiak eta herrialdeak irabazi du”, gaineratu du.

Datozen hilabeteotan beste goi-bilera bat egingo dute FARCeko kideek. Bertan, gerrillaren birmoldaketa politikoaren nondik norakoak eztabaidatuko dituzte. Besteak beste, sortuko duten alderdi politiko berri horren izena erabaki beharko dute.

Bi aldeek abuztuaren 24an izenpetu zuten Kolonbiako bake akordioa, baina izenpetze ofiziala datorren astelehenean, irailak 26, egingo dute. Ondoren, itunari buruzko erreferenduma egingo dute urriaren 2an, gizarteak akordioa berresten duen edo ez jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Eguneko albisteak Albisteak Zer gertatu da Kolonbian?