Mundua -

Droga-trafikoa

‘El Chapo’ AEBra estraditatzea bidezkotzat jo du Mexikoko epaile batek

Sinaloako Karteleko buruzagiaren abokatuek alegazioak aurkezteko asmoa dute. Horrek hiru eta sei hilabete bitartean luza dezake prozesua.

Joaquin ‘El Chapo’ Guzman, Sinaloa Karteleko buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Joaquin ‘El Chapo’ Guzman, Sinaloa Karteleko buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE
Joaquin ‘El Chapo’ Guzman, Sinaloa Karteleko buruzagia. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko epaile federal batek bidezkotzat jo du Joaquin ‘El Chapo’ Guzman Ameriketako Estatu Batuetara estraditatzea. Ondorioz, Sinaloako Karteleko buruaren defentsak aurkeztu zituen babes eskeko errekurtso guztiak ezeztatu ditu epaileak, Fiskaltzak jakitera eman duenez.

Fiskaltzak ohar baten bidez iragarri du Auzitegiak errekurtso horiei buruz eman duen ebazpenaren berri jaso duela.

“Epaimahaiak babes eskeko errekurtsoak ezeztatu ditu“, azaldu du Fiskaltzak.

Sinaloako Karteleko buruzagiaren abokatuek irailean iragarri zutenez, epaileak ‘El Chapori’ babes eskeko errekurtsoak ezeztatuko balizkio, alegazioak aurkeztuko lituzkete. Hori eginez gero, aztertu egin beharko dituzte, eta horrek hiru eta sei hilabete bitartean luza dezake prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak albisteak Mexiko argazkiak Albisteak