Mundua -

Italia

Renzik dimisioa eman du, aurrekontuak onartu ostean

'Aurrekontuen legea onartuta. Dimisioa formalizatuko dut. Eskerrik asko guztioi eta gora Italia', esan du Renzik, Twitterreko kontuan argitaratutako mezuan.

Matteo Renzi Italiako lehen ministroa. EFE
Matteo Renzi Italiako lehen ministroa
Matteo Renzi Italiako lehen ministroa. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Matteo Renzi Italiako lehen ministroak dimisioa eman du asteazken honetan, Sergio Mattarella errepublikako presidentearen aurrean; hala, ostegun honetan bertan abituko ditu Mattarelak kontsultak Renziren ordezkoa aukeratzeko.

45 minutuz batzartu dira bi agintariak, eta Renzik ofizial egin du aldez aurretik iragarria zuen dimisioa. Hain zuzen ere, igandean Konstituzioaren erreformaren inguruan egindako erreferendumaren porrotaren ostean utzi du kargua lehen ministroak. Mattarellak aurrekontuak onartu arte karguari eustea eskatu zion eta gaur, Senatuak 2017ko aurrekontuen legea onartu ostean, bukatutzat eman du Renzik agintaldia.

“Aurrekontuen legea onartuta. 19:00etan dimisioa formalizatuko dut. Eskerrik asko guztioi eta gora Italia'', esan du ordu batzuk lehenago Renzik, Twitterreko kontuan argitaratutako mezuan.

Renzik Facebook sare sozialean ere mezu bat argitaratu du. Bertan idatzi duenez, aurrekontuen legea “ezin hobea” da, eta Gobernuak prestatuko eskema adierazgarria begiratzera animatu ditu herritar guztiak.

“Arratsaldean, Quirinalen (Estatuko Buruzagitzako egoitza) izango naiz, lehen ministro moduan dimisioa formalizatzeko. Aparteko mila egun izan dira, eskerrik asko guztioi eta gora Italia”, idatzi du.

Kontsulta-sorta

Italiako presidenteak krisi politikoari aurre egiteko irtenbidea bilatu beharko du orain: Lehen ministro berria izendatu edo hauteskundeak aurreratu. Hala, ostegun honetan ekingo dio Mattarellak bilera-sortari, larunbata arte, eta alderdietako ordezkaritza zabala hartuko du egun horietan. Pier Carlo Padoan edo Pietro Grasso izan daitezke Renziren ordezkoak Italiako lehen ministro karguan.

Alderdiarekin bilera

Mattarellari dimisioa aurkezteko Quirinale jauregira joan baino lehen, Renzi bere alderdiko buruekin bildu da eta ofizialki jakinarazi die kargua uzteko asmoa. Horrez gain, alderdi guztiekin osatutako gobernuaren edo hauteskundeak aurreratzearen artean erabakitzeko beharra plazaratu die.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Italiako albisteak