Mundua -

Alemania

Martin Schulz lehiatuko da Merkelekin Alemaniako hauteskundeetan

Europako Parlamentuko presidente ohia izango da a Alderdi Sozialdemokrataren hautagaia irailaren 24an deitutako hauteskundeetan.

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia. Argazkia: EFE
Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia. Argazkia: EFE
Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia Alemaniako hauteskundeetara aurkeztuko da. Alderdi Sozialdemokrataren presidentegaia izango da Angela Merkelekin lehiatuko da irailaren 24ko bozetan.

Sigmar Grabiel Alderdi Sozialdemokratako presidente eta Alemaniako Ekonomia ministroak gaur iragarri die bere kideei zerrendaburu izateari uko egitea eta alderdiaren zuzendaritza kargua uztea erabaki duela, Thomas Oppermann talde parlamentarioaren buruzagiak komunikabideei azaldu dienez.

Gabrielek berak proposatu zuen Schulz izatea bere ordezkoa, bai presidentegai gisa bai alderdiaren buruzagi moduan. Alderdiaren zuzendaritzak aukera hori berrestea baino ez da falta.

Irarpena datorren igandean egiteko asmoa zuten, baina Alemaniako komunikabide handiek gaur zabaldu dute berria, Alderdi Sozialdemokrataren zuzendaritzak arratsalde honetan bilera egin behar zuela jakinda.

Opermannek erabakia txalotu du, irabazteko aukera gehiago izango dituztela iritzita. Inkesten arabera, kontserbadoreengandik hamar puntu baino gehiagora daude sozialdemokratak une honetan.

Martin Schulzek joan den azaroan jakinarazi zuen Europako Ganbera utziko zuela eta Alderdi Sozialdemokrataren zerrendaburua izango zela Ipar Renania – Westfaliako hauteskundeetan.

Lau egun lehenago, Angela Merkelek iragarri zuen laugarren aldiz izango zela Batasun Kristau Demokrataren hautagaia. Hala ere, Alderdi Sozialdemokratak uko egin zion bere hautagaia aukeratzeko prozesua azkartzeari.

Azkeneko inkesten arabera, kontserbadoreengandik alde handira daude sozialdemokratak. Lehendabizikoek, botoen % 32-38 eskuratuko lituzkete; bigarrenek, berriz, botoen % 20-22.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Alemania albisteak Angela Merkel albisteak Eguneko albisteak Alemaniako hauteskundeak