Mundua -

Tentsio egoera

AEBk Ipar Korean bakarrik ere jardun dezakeela esan du Trumpek

“Txinak Ipar Korearekin laguntzea erabakiko du, edo ez”, esan du, baina "Txinak ez badu egoera konpontzen, AEBk egingo du”, nabarmendu du.

Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko irudia. EFE
Donald Trump
Donald Trump AEBko presidentea. Artxiboko irudia. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak esan du aldebakarreko erabakia har dezakeela Ipar Korearekin lotuta, Txinak egungo egoera aldatzea lortu ezean.

“Txinak Ipar Korearekin laguntzea erabakiko du, edo ez”, adierazi du, baina “Txinak ez badu egoera konpontzen, AEBk egingo du”, nabarmendu du, Financial Times egunkariari eskainitako elkarrizketan.

“(Txinak) egiten badu, oso ona izango da Txinarentzat, baina egin ezean, ez da inorentzat izango ona”, gaineratu du, CNN telebista kateak zabaldu duenez.

Halaber, AEBk egoera Txina gabe konpon dezakeela uste duen galdetuta, honakoa esan du Trumpek: “Noski baietz!”.

Xi Jinping Txinako bere homogoloak AEBra bisita egin baino egun gutxi batzuk lehenago egin ditu adierazpen horiek Trumpek. Ipar Koreako egoera izango da agendako gai garrantzitsuetako bat.

Gaur egun, tentsio egoera nabarmena dago Koreako penintsulan, Piongiangek azken asteotan entsegu nuklearrak eta balistikoak egin ostean. Ia nazioarte osoak kritikatu ditu saiakera horiek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ameriketako Estatu Batuak albisteak Gaurko azken ordukoa Donald Trump Ipar Korea