Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Tiroketa Parisen 2017ko apirilaren 20a: Zenbait lagun hil dira

Mundua

Erasoa Parisen

Polizia bat eta haren erasotzailea hil dira tiroketa batean Parisen

Agentziak | Erredakzioa

2017/04/20

Eliseoko Zelaietan gertatu da tiroketa. Erasotzailea auto batetik jaitsi da eta polizien aurka tiroka hasi da.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Polizia bat hil, beste bi larri zauritu eta emakume zibil bat zauritu dituzte Parisko Eliseoko Zelaietan jazotako tiroketa batean. Segurtasun indarrek erasotzailea hil dute.

Tiroketa 21:00etan gertatu da, etorbideko 104. zenbakiaren parean. Parisko Poliziak ingurua eta zenbait metro geltoki itxi ditu, eta bertatik ez pasatzea eskatu die herritarrei.

Frantziako Barne Ministerioaren arabera, erasotzailea auto batetik jaitsi da eta tiroka hasi da arma automatiko batekin; lekukoen esanetan, kalashnikov batekin. Geldituta zegoen Poliziaren ibilgailu baten kontra egin du tiro lehendabizi.

Ondoren, ihesean joan da eta bidean beste bi polizia eta bertan zegoen emakume bat zauritu ditu, tiroz. Segurtasun indarrek handik gutxira hil dute erasotzailea, Barne Ministerioak azaldu duenez. Bi poliziak larri daudela baieztatu dute, baina ukatu egin dute horietako bat hil izana, zenbait komunikabidek hala zabaldu duten arren.

Barne Ministerioak esan du oraingoz ezin dutela baztertu erasotzaileak beste pertsonaren baten laguntzarekin jardun izana, baina tiroketan behintzat bakarrik aritu dela ziurtatu dute. BFM telebista-katean hitz egin duten lekukoek, berriz, erasotzaileak bi direla esan dute.

Terrorismoaren aurkako Fiskaltzak ikerketa bat jarri du abian. Agintariek ez dute erasotzailearen inguruko daturik eman, baina BFM telebistak esan du Telegram sare sozialean iragarri zuela poliziak hiltzeko asmoa.

Bernard Cazeneuve lehen ministroak eta François Hollande presidenteak larrialdiko bilera egin dute Eliseoan.

Batzarra amaituta, Hollandek azpimarratu du Parisen izandako tiroketak "lotura terrorista" duela.

Frantziako estatuburuak iragarri du Segurtasun Kabinetea ostiral honetan batzartuko dela, eta Segurtasun Indarrek zorroztu egingo dutela segurtasuna, igandeko hauteskundeei begira.

Bestalde, Estatu Islamikoak bere gain hartu du jada atentatua eta erasoaren egilea ere identifikatu du: Abu Yusuf al Beljiki ('belgikarra').

 

 

Hauteskundeak

Hain justu, hautagai guztiak hauteskunde eztabaida egiten ari zirenean gertatu da tiroketa, eta ondoren, Macronek, Fillonek et Le Penek iragarri dute bertan behera utziko dituztela hauteskunde-kanpainako azken egunerako, ostiralerako, antolatuak zituzten ekitaldiak.

Frantziako Gobernuak 50.000 polizia eta jendarme hedatu ditu presidenterako hauteskundeen lehen itzulia dela eta.

Aste honetan bi pertsona atxilotu dituzte Marseillan, "berehala" atentatua egiteko asmoa zutenean.

Frantzia larrialdi egoeran dago 2015eko azaroaren 13an Parisen izandako atentatutik. Orduan, 130 pertsona hil zituzten.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

orain albiste

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Albisteak

Kataluniako atentatuak

15 dira Kataluniako atentatuetan hildako pertsonak

Albiste gehiago

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena