Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Parisko tiroketak lotura 'terrorista' duela ohartarazi du Hollandek

Mundua

Frantzia

Parisko tiroketak 'lotura terrorista' duela baieztatu du Hollandek

eitb.eus

2017/04/20

Frantziako presidenteak iragarri du ostiralean batzartuko dela Segurtasun Kontseilua.

  • François Hollande Frantziako presidentea. EiTB

    François Hollande Frantziako presidentea. EiTB

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

François Hollande Frantziako presidenteak baieztatu du Parisko tiroketak "lotura terrorista" duela, eta horren helburua Segurtasun Indarren aurka egitea zela.

Polizia bat hil eta beste bi larri zauritu dute Eliseoko Zelaietan jazotako tiroketa batean. Antza denez, bi pertsonak egin dute erasoa, eta poliziek horietako bat hil dute.

Hollandek bilera egin du Bernard Cazeneuve lehen ministroarekin eta Matthias Fekl Barne ministroarekin, Eliseoan, eta agerraldia egin du ondoren. Presidenteak Defentsa Kontseilua deitu du ostiral goizerako, 08:00etarako.

"Dena eman behar dugu poliziek, jendarmeek eta militarrek euren misioa bete ahal izateko", esan du estatuburuak, eta hildako agenteari "omenaldi nazionala" egingo diotela iragarri du.

Hollandek “terrorismoaren aurka borrokatzeko egin daitekeen guztia egiteko erabakia” berretsi du, eta gaineratu du Frantziak “zainketa maila gorenean” jarraituko duela igandeko hauteskundeei begira.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena