Mundua -

Bake prozesua

Kolonbiako Gobernuak eta ELNk lau hilabeteko su-etena adostu dute

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak gaur iragarri duenez, su-etena urriaren 1ean hasiko da eta 102 eguneko iraupena izango du.

Juan Camilo Restrepo eta Pablo Beltran bi aldeetako ordezkariak Quiton (Ekuador). Argazkia: EFE
Juan Camilo Restrepo eta Pablo Beltran bi aldeetako ordezkariak Quiton (Ekuador). Argazkia: EFE
Juan Camilo Restrepo eta Pablo Beltran bi aldeetako ordezkariak Quiton (Ekuador). Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Gobernuak eta Askapen Nazionalerako Armadak (ELN) aldebiko su-etena martxan jartzeko akordioa lortu dute, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez. Printzipioz, su-etenak lau hilabeteko iraupena izango du.

Bi aldeetako ordezkaritzak Quiton (Ekuador) bildu dira eta gatazkari konponbidea emateko neurria adostu dute. Horrela, adostutako agendan aurrerapausoak azkar ematea espero dute. ELNk akordioa baieztatu du Twitter sare sozialean.

Akordioa goizaldean itxi dute, su-etenaren xehetasunak zehazteko eztabaida gogorren ostean. Antza denez, su-etena Eliza Katolikoak edo nazioarteko erakunderen batek egiaztatuko du, bere funtzionamendua eta ezarpena bermatzeko.

2017ko urriaren 1etik 2018ko urtarrilaren 12ra arte

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak gaur iragarri duenez, su-etena urriaren 1ean hasiko da eta 102 eguneko iraupena izango du.

Akordioa "102 egun izango da indarrean, hau da, datorren urteko urtarrilaren 12ra arte luzatuko da eta betetzen den heinean berrituko dute aldeek", adierazi du Kolonbiako estatuburuak adierazpen batean.

ELN artxibokoa EFE

Askapen Nazionalerako Armada (ELN) gerrillaren horma-irudi bat El Palon (Cauca, Kolonbia). Argazkia: EFE

"Lehentasuna herritarrak babestea da. Horregatik, bahiketak, oliobideen eta herritarren aukako erasoak bukatu behar dira", azpimarratu du Santosek. Horrela, akordioaren baldintza batzuk zerrendatu ditu presidenteak.

Honenbestez, estortsioa eta herritarren eta azpiegituren aurkako erasoak utzi berhako ditu ELNk. Trukean, Gobernuak buruzagi sozialen segurtasuna bermatuko du, heriotza gehiago gertatzea saihesteko. Era berean, Exekutiboak gerrillako presoen baldintzak hobetuko ditu kartzeletan.

Gatazkaren konponbiderako aldebiko neurri bat adosten den aurreneko aldia da azken 50 urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Zer gertatu da Kolonbian?