Mundua -

Estatu kolpea

Zimbabweko Armadaren fakzio batek kolpe militarra eman du

Matxinoek ukatu egin dute Estatu kolpea eman izana, baina tankeak hedatu dituzte eta Mugabe presideneta eta hiru ministro atxilotu dituzte.

Robert Mugabe eta bere emaztea, Grace. Argazkia: EFE
Militarrek Zimbabweko Gobernuko hiru ministro atxilotu dituzte

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zimbabweko Armadaren fakzio batek herrialdearen kontrola hartu du, soldaduak eta tankeak kaleetan eta eraikin ofizialen aurrean hedatuta. Matxinoek ukatu egin dute Estatu kolpea eman izana, baina gutxienez hiru ministro eta Robert Mugabe presidentea atxilotuta dituzte.

Tankeak astearte iluntzean hedatu ziren, eta harrezkero nahastea da nagusi eta hainbat tiro eta eztanda entzun dira Harare hiriburuan. Une honetan ez dago argi Mugaberen eta haren familiaren egoera zein den. Matxinoek esan dute presidentea "ondo" dagoela, eta badirudi etxean dutela giltzapetuta. Grace emaztea non dagoen da beste zalantza bat. Iturri batzuek diote Namibiara ihes egin duela, baina beste batzuek, ordea, senarrarekin gatibu dagoela.

Nazioartea adi dago, eta zalantzak dira nagusi. Adibidez, Erresuma Batuak nabarmendu du ez duela garbi Mugabek aginteak jarraitzen duen hala kargutik kendu duten, eta eskualdeko herrialdeek gatazka modu baketsuan konpontzea eskatu dute.

Sodaduak, ZBC telebista publikoan. Argazkia: Reuters

Soldaduak, ZBC telebista publikoan. Argazkia: Reuters

Testuinguru honetan, Emmerson Mnangagwa presidente ohia herrialdera itzuli da, The Guardian egunkari britainiarrak jakinarazi duenez.

Hain justu, Grace Mugaberen eta Emmerson Mnangagwaren arteko lehia da krisiaren jatorria. Izan ere, presidenteak Mnangagwa kargugabetu zuen, eta askok uste dute hori egin zuela emaztea bere ondorengoa bihur dadin. Matxinoak presidenteorde ohiaren aldekoak dira.

Horrenbestez, kolpe militarraren atzea dagoena Robert Mugabe presidentearen ondorengotza da, 93 urte baititu dagoeneko.

Zimbabweko Armada, hiriburuko kaleetan. Argazkia: EFE

Zimbabweko Armada, hiriburuko kaleetan. Argazkia: EFE

Armadaren fakzio bat Grace Mugaberen aldekoa da, eta, beste bat, Mnangagwaren aldekoa, eta presidenteordearen jarraitzaileek kolpe militarra eman dute, Estatu kolpea dela ukatu badute ere.

Agintean dagoen alderdia kolpearen alde agertu da: "Presidentea eta haren familia atxilotu egin dituzte, eta onik daude. Konstituzioaren eta herrialdearen onerako, hau beharrezkoa zen. Zimbabwe ez da Mugaberena ezta emaztearena ere. Gaur aro berria hasi da, eta Mnangagwa adiskideak lagundu egingo digu herrialdea hobea izan dadin".

Mugaberen aldeko hiritarrak, duela gutxi egindako argazki batean. Iturria: EFE

Mugaberen aldeko hiritarrak, duela gutxi egindako argazki batean. Iturria: EFE

ZBC telebistaren hartzea

Zimbabweko Armadaren esanetan, "gaizkileen" aurka ari da Hararen, eta azpimarratu du ez dela Robert Mugabe presidentearen aurkako estatu kolpe militarrik izan. Bai bera, baita ber familia ere, "onik daude eta haien segurtasuna bermatuta dago", ziurtatu dutenez.

ZBC telebista publikoa hartu du Armadak eta, ordu batzuk beranduago, adierazpen bat zabaldu du soldadu batek. Horren arabera, "gizartearen sufrimendua eta sufrimendu ekonomikoa eragin duten gaizkileen aurka baino ez dute egin, Justiziaren aurrean erantzuteko".

"Gure misioa betetakoan, egoera normaltasunera itzultzea espero dugu", gaineratu du. Justiziari ere zuzendu zaio eta ziurtatu dio "zeregin independenteari" ekin diezaiokeela, eta ez dutela bere lana oztopatuko.

"Argi utzi nahi dugu Armadak ez duela Gobernua hartu. Zimbabweko Defentsa Indarrak kaltetutako egoera politikoa, soziala eta ekonomikoa bideratzea da; aurre egin ezean, baliteke indarkeriazko gatazka hastea", argudiatu du.

Hala, gaineratu segurtasun indarrei ere zuzendu zaie "herrialdearen onerako kooperatzea" eskatzeko. "Argi gera dadila segurtasunaren aurkako mehatxuei aurre egin nahi diegula. Edozein probokaziok neurrizko erantzuna izango du", ohartarazi du.

Armadak gaineratu duenez, "indibiduo horiek ZANU-PFren garbiketa zabaldu nahi dute". "Bidegabekeria horren aurka gaude, eta mundu guztia babestu nahi dugu horren aurrean".

Adierazpena zabaldu aurretik, ZBC telebista hartu du Armadak. Soldaduek kezkatzeko arrazoirik ez dutela esan diete langileei, instalazioak babesteko baino ez daudela ziurtatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Nazioartea Gaurko azken ordukoa