Mundua -

Venezuela

Maduro presidentegaia izango da 2018ko hauteskundeetan

Datorren urtearen bukaeran egingo dituzte hauteskundeak. Maduro 2013an iritsi zen boterera, Hugo Chavez hil ondotik.

Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE
Nicolas Maduro. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Maduro 2018ko hauteskunde presidentzialetara aurkeztuko dela jakinarazi du gaur Tareck el Aissami Venezuelako presidenteordeak. Bozak datorren urte bukaeran egingo dituzte.

"Dagoeneko 18 gobernazio baditugu. Eta laster alkatetza gehienak eskuratuko ditugu. Asanblada Nazional Konstituziogilea badugu eta, Jainkoaren eta herriaren laguntzarekin, Nicolas Maduro anaia berriro izango da Errepublikako presidentea", esanez iragarri du El Aissamik Maduroren hautagaitza.

Venezuelako Alderdi Sozialista Batuaren ekitaldi politiko batean egin du iragarpena. Abenduaren 10ean udal-hauteskundeak egingo dituzte eta kanpaina abian da Venezuelan.

Madurok 55 urte ditu eta Hugo Chavez hil ostean, 2013an, iritsi zen boterera.

Oposizioko taldeek osatzen duten Batasun Demokratikorako Mahaiak aurre egin dio, baina azken hileotan Maduro egoerari buelta ematen ari zaio, besteak beste, oposizioko alderdien artean izan den zatiketagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Venezuela Nicolás Maduro gaur