Mundua -

Korea

Entsegu nuklearrak bertan behera utzitz gero soilik bilduko da Trump Kim Yong Unekin

Bi agintariak maiatza amaitu baino lehen elkartuko dira, Donald Trump AEBko presidenteak berak iragarri zuenaren arabera.

Donald Trump eta Kim Yong Un maiatza baino lehen bilduko dira
Donald Trump eta Kim Yong Un maiatza baino lehen bilduko dira
Donald Trump eta Kim Yong Un maiatza baino lehen bilduko dira

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Steve Mnuchin AEBko Altxor idazkariak gaur azaldu duenez, Ipar Koreak entsegu nuklearrak eta balistikoak bertan behar utziz gero, Donald Trumpek Kim Yong Unekin biltzea onartuko du. Hala bada, bi agintariak maiatza amaitu baino lehen bilduko dira.

Pyongyangek programa nuklearrari buruzko "neurri zehatzak" hartu arte ez dela bilerarik egongo defendatu du Etxe Zuriak. Dena den, ez du argitu zeintzuk diren baldintzak gaur arte.

Trumpek maiatza bukatu aurretik Kimekin biltzea onartu duen arren, ez dute tokirik edo egunik erabaki hitzordu horretarako. Oraingoz Suitza, Suedia edo bi Koreen artean dagoen Panmunjom eremua daude aukeren artean.

Donald Trumpek larunbatean esan zuenez, bilera oso azkar bukatu daiteke inolako akordiorik lortu gabe, edo "munduarentzat akordio onena" lortuta. Edonola ere, Ipar Koreak bakea nahi duela uste du Trumpek eta "orain dela unea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak Trump gaur Ipar Korea Albisteak