Mundua -

magnizidioa Ekuadorren

Ekuador salbuespen-egoeran dago Villavicencioren hilketaren ondotik

AEBko FBI agentziako delegazio bat datozen orduetan helduko da herrialdera ikertzen laguntzeko. Hilketarekin zerikusia zutelakoan atzo atxilotutako sei pertsonak kartzelara bidali ditu epaileak.

Villavicencioren jarraitzaileek kalean salatu dute politikariaren hilketa. Argazkia: EFE
Villavicencioren jarraitzaileek kalean salatu dute politikariaren hilketa.
Villavicencioren jarraitzaileek kalean salatu dute politikariaren hilketa. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekuador salbuespen-egoeran dago 60 egunez Fernando Villavicencio presidentegaia tiroz hil zutenetik. Guillermo Lassok atzo sinatu zituen aparteko egoera eta hiru dolu egun ezartzeko dekretuak. 

Salbuespen-egoerak aurreikusten du Indar Armatuak mobilizatzea "ordena publikoa berrezartzeko", "barne-kontrola indartzeko", etxebizitzaren bortxaezintasunerako eskubidea etetea lurralde osoan, eta bidalitako edo jasotako korrespondentziaren bortxaezintasuna etetea.

Bien bitartean, Ekuadorko Fiskaltzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du, eta horretan lagun izango du aurki AEBko Ikerketa Bulego Federala (FBI) ere. Horren delegazio bat datozen orduetan helduko da herrialdera ikertzen laguntzeko, Lassok atzo iragarri zuenez. 

Gainera, atzo hilketarekin zerikusia zutelakoan atxilotutako sei gizonei, sortzez kolonbiarrak, behin-behineko espetxealdia ezarri die epaileak. Hilketa gertatu eta ordu gutxira atxilotu zituzten Poliziak Quitoko hainbat auzotan egindako miaketetan. Suzko arma ugari atzeman zizkieten, fusilak, lau pistola eta hiru granada tartean. 

Ekuadorko agintarien arabera, Villavicencioren bizkartzainek hildako susmagarria ere kolonbiarra zen. 

Zalantzak "Los Lobos" taldearen kontura

Sare sozialetan hilketa bere gain hartu duen talde armatuaren bideoak zeresana eragin du azken orduetan. Talde horretako kideak aurpegia estalita eta beltzez jantzita ageri dira bertan, "Los Lobos" deitutako talde armatuko kide direla esanez, eta "hurrengoa" Jan Topic hautagai eta enpresaburua izango dela ohartarazi dute. 

Ordu gutxi batzuk geroago, baina, beste bideo bat agertu da. Bertan, zuriz jantzita dauden eta aurpegia estali gabe duten gizon batzuek "Los Lobos" taldeko benetako kideak direla esan dute, eta eurak ez direla Villavicencioren hiltzaileak adierazi dute. 

Ekuadorko hilketa politikoa ulertzeko gakoak
Ekuadorko hilketa politikoa ulertzeko gakoak
Ekuadorko hilketa politikoa ulertzeko gakoak

1:30
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Eguneko albisteak Albisteak Latinoamerika Ekuador