Mundua -

Gaza, erasopean

Hamasek ordezkaritza bidali du igandean Kairon egingo diren elkarrizketetara

Israelek eta AEBk bahituak askatzeko eskatu dute balizko su-etena abiatu aurretik; Hamasek, berriz, soldadu israeldarrak Gazatik erretiratzea eta bonbardaketak etetea jarri du baldintza gisa.

Ramadaneko azken ostiraleok otoitzak hondakin artean, Gazan. EFE.
Ramadaneko azken ostiraleok otoitzak hondakin artean, Gazan. EFE.
Ramadaneko azken ostiraleok otoitzak hondakin artean, Gazan. EFE.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas mugimendu palestinarrak baieztatu duenez, ordezkaritza bat bidali du igande honetan Kairon (Egipto) Israelekin balizko su-etena adosteko elkarrizketetara.

Hamaseko iturriek Al Jazeera telebista kateari eta Maan albiste agentzia palestinarrari baieztatu diete informazioa. 

Elkarrizketak une zailean abiatuko dira, Israelek eta AEBk Gazan su-etena ezartzeko baldintza bat jarri baitute: Hamasek eta beste milizia batzuek bahituak askatzea, nahitaez. Hamasek, berriz, soldadu israeldarrak Gazatik berehala erretiratzea eta bonbardaketak etetea jarri du lehentasun gisa. 

Al Jazeerako iturriak, ildo horretan, gogorarazi du Ismail Haniye Hamaseko buruzagi politikoak bitartekariei adierazi diela edozein elkarrizketa erronda su-eten "iraunkor" batean "oinarrituta" hasi beharko litzatekeela.

Egipto eta Qatar bitartekari lanetan arituko dira elkarrizketa horietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Egipto Giza eskubideak gaur Ekialde Hurbila gaur Hamas