Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Putin, susmopean

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Errusiak Ukrainan duen parte hartzearen kontra agertu zen Nemtsov, eta bere hilketaren gakoa, seguruenik, hor dago.

Boris Nemtsov oposizioko  buruzagiaren hilketaren inguruan, hipotesi asko daude. Baina, Putin presidenteari asko kostako zaio susmoak gainetik kentzea. Honen aurretik ere, Putinen hainbat aurkari hil dituzte, bai Errusian baita Errusiatik kanpo ere, eta beti egon dira Kremlinen parte hartzearen inguruko aztarnak. Horregatik, orain ere, Putinengana zuzendu dira beste behin hilketaren inguruko akusazioak. Errusiak Ukrainan duen parte hartzearen kontra agertu zen Nemtsov, eta bere hilketaren gakoa, seguruenik, hor dago. Nemtsovek ez zuen Krimearen anexioa babestu, ezta Ukraina ekialdeko errusiazaleei emandako laguntza ere. Honek etsai asko sortu zizkion Errusian, eta noski, baita Kremlinen ere.

Nemtsov hil zuten egunean, gainera, urtea bete zen Krimean, eliteko soldadu haiek agertu ziren egunetik. Banderarik gabeko soldaduak ziren, baina guztiek bazekiten Errusiakoak zirela. Eta egun hori Operazio Berezietako Indarren eguna izendatu dute Errusian. Hala ere, gauza bat ez da guztiz ulertzen: Putini ondo doakio Ukrainan, eta gutxi gora behera, jarritako helburuak betetzen ari da. Ez da ulertzen, beraz, Nemtsoven hilketa aginduta, zer irabaziko lukeen.