Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Kim Jong-un musean ari da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

- Erredakzioa -

Kim Jong-un mus jokalari ona litzateke. Bere kartekin oso ondo jokatzen ari da. Ordagoak bata bestearen atzetik bota, eta inor ez da eustera ausartzen.

Kim Jong-un mus jokalari ona litzateke. Bere kartekin oso ondo jokatzen ari da. Ordagoak bata bestearen atzetik bota, eta inor ez da eustera ausartzen. Badaki beste jokalari guztiek, berak baino gehiago dutela zer galdu.

Hego Korea oso ondo bizi da, poentzia industriala da eta ez dauka zer irabazirik Ipar Korearekin gerran sartuta. Berdin gertatzen zaio Japoniari. Eta baita Txinari ere. Txinatarrak bere hazkunde ekonomikoari begira bizi dira eta ez zaie komeni gerra batean sartuta ikustea.

Txinarentzat uneotan, Ipar Korea arazo larria da. Ezin du utzi Kim Jong-Un erori eta eta Korear Penintsula guztia Estatu Batuen orbitan egotea. Baina KIM defendatzeko gerra batean ere ezin du sartu.

Galdera ikurra laugarren jokalarian dago: Donald Trump. Dirudienez, Kimek uste du Trump indarra ahotik galtzen duen harroputz besterik ez dela. Misilekin eta bonba atomikoekin egindako azken saiakerekin, Kimek erakutsi du zigor ekonomiko eta diplomatikoek ez dutela behartuko bere programa nuklearra uztera. Eta horregatik bota dio ordagoa Trumpi: eraso egin diezaion… ausartzen bada.