Ekonomia

LEHEN SEKTOREAREN PROTESTAK

Euskal Herriko laborariek AP-8 autobidea moztu dute Biriatun, bi noranzkoetan

EITB MEDIA

Merkantzien zirkulazioa 24 orduz etengo dute mugan, astearteko 10:00ak arte. Gainerako ibilgailuek, ostera, irekita dagoen errei bakarretik igaro ahalko dute.

albisteak

- Lehen sektorearen protestak

0:37

La Junquera-Le Boulou mugako pasabidea ere blokeatu dute nekazariek eta abeltzainek

EITB MEDIA

Traktore karabana luze bat auto-ilarak sortzen ari da, Frantziako mugarako bidean. EBren babes handiagoa eta inportazioen kontrola eskatzen dute manifestariek.

Ekonomia

MAKINA-ERREMINTA

  • Bi robot aurreko Makina-Erremintaren Biurtekoaren erakusketan

    Bi robot aurreko Makina-Erremintaren Biurtekoaren erakusketan. Argazkia: EFE.

BIEMH dinamiko eta handinahienak 29 herrialdetako 1.558 sinadurarekin ireki ditu ateak BECen

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Martxan dagoen makineria handia izango da protagonista Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoaren 32. edizio honetan. Ekainaren 3tik 7ra, Bilbao Exhibition Centreko sei pabilioiak hartuko ditu.

Ekonomia

BIEMH-REN 32. EDIZIOA

  • Makina-erreminta sektorearen erronkak. Irudia: EITB Media.

    Makina-erreminta sektorearen erronkak. Irudia: EITB Media.

Makina-erremintaren erronkak: digitalizazioa, robotizazioa, automatizazioa eta etengabeko prestakuntza

A. Aramendi Elduaien | EITB Media

Euskal Herriko makina-erremintaren sektorea puntako teknologia eskatzen duen makina handietan eta soluzio konplexuetan espezializatu da azken urteetan. Bide horretan aurrera egiteko berritzen jarraitzea eta langileen trebakuntza handitzea du helburu epe ertainean.

albisteak

- Makina-erreminta

1:58

Ixaka Egurbide (IMH) : ''Zientzia eta ingeniaritza profiletako profesionalak behar ditu sektoreak''

A. ARAMENDI ELDUAIEN | EITB MEDIA

Azken urteetan, teknologia berrietan, robotizazioan, digitalizazioan eta automatizazioan espezializatutako langileak trebatzen ari dira Elgoibarko IMH Campusean. Gazteez gainera, jakintza berriak nahi dituzten langileak ere bertaratzen dira, Ixaka Egurbide zuzendari gerentearen hitzetan.

Gizartea

Trafikoa

  • Autobusa, Urkiolako mendatean kiskalita. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

    Autobusa, Urkiolako mendatean kiskalita. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak

Urkiolako mendatea erabat itxi dute haurrak zeramatzan autobus batek su hartu ostean

eitb media

BI623 errepideko 32. kilometroan izan da gertakaria. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta ez da inor zauritu.

Gizartea

Gipuzkoako Auzitegia

  • Auzitegi barruko argazkia

    Auzitegi barruko argazkia. EITB Media.

Zumaiako adinekoa hiltzeagatik akusatutako emakumeak dio ez duela ezer irabazi haren heriotzarekin

EITB Media

Fiskaltzak 22 urteko espetxe-zigorra eskatzen du. Gertakariak 2020ko azaroaren 21ean jazo ziren. 91 urteko emakumezkoaren familia ez da akusazio partikular gisa aurkeztu auzian.

2:11

Europako hauteskundeak

Arau batzuk lasaitzea eta burokrazia arintzea eskatzen diete baserritarrek eurodiputatuei

EITB MEDIA

Europar Batasuneko nekazaritza politikak baserritarren lana baldintzatzen du. Esplotazio txikiak, familian kudeatutakoak, justu justu bizirauten ari dira, bai hemen baita Portugal bezalako herrialdeetan ere.

Gizartea

UNIBERTSITATEA

  • EITB MEDIA

    EITB MEDIA

17.469 ikaslek egingo dituzte unibertsitatera sartzeko azterketak Hego Euskal Herrian

EITB MEDIA

Nafarroan, probak ekainaren 4tik 6ra bitartean egingo dira, eta nabarmentzekoa da ia bikoiztu egin dela ikasle kopurua azken hamarkadan. EAEn, berriz, egun bat beranduago hasiko dira azterketak; ekainaren 5etik 7ra, eta 13 433 ikasle daude deituta, 2023koaren antzeko kopurua.

Mihiluze

Lehiaketa

ETB1eko inoizko zakurik handiena banatuko du "Mihiluze"k gaur: 110.200 euro!

EITB MEDIA

0:23

Gregorio eta Santi, Peru eta Nahia eta Xabier eta Irati bikoteak lehiatuko dira. Tentsio handia eta zalantza ugari izango dituzte azken proban. 21:15ean izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Mundua

Hauteskundeak

Sheinbaum izango da Mexikoko presidente, botoen laurdena zenbatuta alde handiarekin nagusitzen ari baita

agentziak | eitb media

Ofizialistak botoen % 60 inguru jaso du, eta Xochitl Galvez opositoreak, % 28 baino ez.

Politika

Parlamentua

  • Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

    Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

Macronen Gobernuaren aurkako bi zentsura mozio bozkatuko dituzte hauteskunde europarren bezperan

agentziak | eitb media

Astelehen honetan egingo dituzte eztabaidak, eta aurrera egiteko aukerak urriak badira ere, Frantziako Gobernuarentzat une politiko txarrean iritsi dira.

Mundua

Gerra Gazan

  • Errefuxiatu palestinarrak Gazako kanpaleku batean

    Errefuxiatu palestinarrak Gazako kanpaleku batean. Argazkia: EFE.

Derrigorrezko desplazamenduek milioi bat palestinar baino gehiago urrundu dituzte Rafahtik, UNRWAren arabera

Agentziak | EITB MEDIA

Israelen azken bonbardaketek 20 pertsona baino gehiago hil dituzte Gazako hegoaldean eta erdialdean. Bestalde, urriaren 7an hildako israeldar baten gorpuzkiak aurkitu dituztela iragarri du Israelgo Armadak.

albisteak

- Ekologia

Greenpeaceko 'Arctic Sunrise' ontzia Bilbon porturatu da

EITB MEDIA

Ekainaren 7tik 9ra bitartean Bilboko Itsasmuseumeko portuan bisitatu ahal izango da ontzi izotz-hauslea. Greenpeace erakunde ekologistak, gainera, tailerrak eta kontzertu solidario bat eskainiko ditu ekainaren 8an, larunbata, Ozeanoen Nazioarteko Egunaren harira.

Gizartea

SALAKETA

  • Le Trinquet taberna. Argazkia: Prefosta elkartea

    Le Trinquet taberna. Argazkia: Prefosta elkartea

Elkarretaratzea deitu dute Atharratzen, Le Trinquet tabernan agertu diren pintada homofoboak salatzeko

EITB MEDIA

Gunea kudeatzen duen Prefosta elkarteak azaldu duenez, sexu-askatasunari eta LGBTQIA+ kolektiboko pertsonen eskubideei buruzko jardunaldia egin zuen apirilean bertan, eta horrekin lotzen dute erasoa.

Gizartea

Eguraldia

  • Txindoki

    Txindoki. Argazkia: Xanti Horrillo

Eguzkitsu eta bero dator astea

EITB MEDIA

Bihar, astelehena, egunaren lehen zatian, hodeiak nagusituko dira isurialde atlantikoan. Arratsaldean, lainoak saretu egingo dira, eta eguzkiak aginduko du egunaren azken partean. Astearterako, egun eguzkitsua iragarri dute, eta uda garaiko tenperaturak izango dira.

Gizartea

EUSKARA

  • Irudia: EITBko erabiltzailea

    Irudia: EITBko erabiltzailea

Antsoaingo herritarrek euskara doan ikasi ahal izango dute

EITB MEDIA

Ekainaren 1etik uztailaren 21era zabalik egongo da 2023ko ekainetik 2024ko maiatzera bitartean euskara ikasteagatik dirulaguntzak eskatzeko epea. Nafarroako Eremu Mistoan hori egiten duen lehen udalerria izango da.

Gizartea

MEMORIA HISTORIKOA

  • Iruñeko San Jose hilerria. Argazkia: Iruñeko Udala

    Iruñeko San Jose hilerria. Argazkia: Iruñeko Udala

Iruñeko hilerriak desobiratutako fusilatuak hartuko dituen panteoi berria izango du urte amaieran

agentziak | eitb media

Orain arte erabilitakoaren edukiera bikoiztuko du, eta biktima mota berriak ere hartuko ditu.

Zinema

Zinemaren Jaia

  • Patricia Lopez Arnaiz, ''Nina''n, zinemetan ikusgai dagoen pelikuletako batean

    Patricia Lopez Arnaiz, "Nina"n, zinemetan ikusgai dagoen pelikuletako batean

Zinemarako sarrerak, 3,5 euroan Hegoaldeko zinemetan

N. V. | EITB Media

Ekainaren 3, 4, 5 eta 6an egingo dute Zinemaren Jaia, eta, besteak beste, "Furiosa: de la saga Mad Max", "Hit Man: Asesino por casualidad" eta "Nina" egongo dira ikusgai.

Euskara

Euskaltzaindia

  • Jon Casenave baionar hizkuntzalaria

    Jon Casenave baionar hizkuntzalaria

Jon Casenave aurkeztu dute euskaltzain oso izateko

N. V. | EITB Media

Beñat Oihartzabal euskaltzain emerituaren tokia hartzeko hautagai bakarra da baionar hizkuntzalaria. Ekaineko osoko bilkuran bozkatuko dute euskaltzainek izendatuko dutenentz.

kultura

2024/2025

  • ''Miñan'' antzezlana urriaren 24an taularatuko du Artedrama konpainiak Arriagan

    "Miñan" antzezlana urriaren 24an taularatuko du Artedrama konpainiak Arriagan

Guridiren zarzuela, "Miñan" antzezlana eta Tenesse Williams euskaraz, Arriagaren denboraldian

N. V. | EITB Media

Calixto Bieitok zuzenduko du "Mari-Eli" zarzuela, eta, horrez gain, "Kristalezko zooa" Tenesse Williamsen antzezlanaren bertsioa eta Beethovenen "Missa Solemnis" kontzertua ere ekoitziko ditu Bilboko antzokiak irailetik ekainerako denboraldian.